Poteo musikalak berotu du Urduñako giroa

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Munoz 2019ko aza. 18a, 07:00

Poteo Musikalaren VIII. edizioa egiten ari dira Urduñan. Asteburuan zehar makina bat bakarlari eta talde aritu dira hiriko tabernak euren musikarekin girotzen.

Datorren asteburuan egingo da porteoaren bigarren txanpa, ondorengo egitarauarekin:

Azaroak 22, ostirala

22:00 // Eriz&Totum Revolutum (Mugalde)
00:00 // Voltium (Amnesia Inn)

Azaroak 23, larunbata

13:00 // Poteoa. Atera zure instrumentua
15:30 // Bazkaria Gaztetxean
18:00 // Jam Sessiona Gaztetxean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide