Prakagorriak (I)

Erabiltzailearen aurpegia Anuntxi Arana 2015ko mar. 31a, 00:00

«Familiariak» ere deitzen zaie eta oso ospetsuak dira gure mitologian, bereziki beren jabearendako egiten dituzten lan harrigarriengatik. Beste herrialdeetan ere badira antzekoak, besteak beste “ira-hazia”. Ingalaterran, Frantzian, Errusian, Austrian, Alemanian, Italian… ezagunak ziren hazi horrek ei dituen indarrak: gaixoak sendatzen ditu, fortuna ekartzen du, altxorrak non dauden erakusten, ikusezin bilakarazten…

Data zehatz batzuetan biltzen ei da, solstizioetan batez ere eta horrela eginez: iratzearen azpian izara bat zabaltzen da -gauerdian komunzki, orduantxe loratzen baita- eta kontu handiz gordetzen da gero, haren bertuteak baliatzeko. Deabruaren engainua baizik ez zela zioen De Lancre-ek, sorginek ere batzen zutelakoan.

Suabian, oso errito zorrotzak bete behar zituen ira-hazia lortu nahi zuenak. Abendu osoan ez zuen otoitzik egin behar, ez eta elizara joan edo ur bedeinkatua ukitu. Gabon gauean bidegurutze batean egon behar zuen, iratxo triskarien aurrean irmo eta arbasoen arimen galderak jasaten; horiek denak ongi bururatzen bazituen deabrua agertzen zitzaion ira-haziz beteriko paperezko kukurutxo bat emateko. Holakoa daukanak hogeita hamar gizonek beste lan egin dezake egunean eta laster aberasten da; baina gutxik dute luzaz atxikitzeko ausardia. Kontatzen zen Rotenburg hirian deabruak emandako ira-hazia zeukan ehule batek larunbatetan bakarrik lan egiten zuela eta beste ehuleek baino askoz oihal gehiago ekoizten zuela; haren emaztea, oihala entregatzera zihoan batean, elizaren ondoan pasatu eta barrura sartu zen; eta otoitz egiten zuen bitartean, saskian zeraman oihal guztia hari bihurtu zela berriz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide