Prakagorriak erabili

Erabiltzailearen aurpegia Anuntxi Arana 2015ko urr. 2a, 00:00

Prakagorriekin zerikusia duen “ira-hazia” aipatu genuen aurreko aldian. Hain zuzen, Aiarako herri batean biak lotzen dituzte esplizituki: “Añesen uste dute San Jaun gauaz ira lorea biltzen bada, prakagorriak ezagutzen direla”, idatzi zuen Barandiaranek.

Orozkon zioten “familiariak” (prakagorriak) Jentil Zulon edo Supelegorren hartzen zirela San Juan goizean, ortozik ibiliz (ihintzaren bertuteagatik) , mantila bat zabalduz (ira lorea biltzeko bezala) eta “Aita Gurea” edo “Agur Maria” atzerantz esanda (magia beltzeko moduan). “Familiariek” euli itxura dute Orozkon eta Zuberoan, baina beste intsektuena ere bai , erlearena kasurako. Azkuek jaso zuen lekukotasun honetan, tximeletak ziren:

“Donibane aurreko gabean Bilboko emakume bermeotar bat, bere otseina lagun ebala, Artxanda ganera joan ohi zan eta otatzetan zapia zabaltzen eban gaberdi‑gaberdian. Zoriona ekarten ei dabe gau eta ordu hartan baturiko pitxilotak (tximeletak), eurak hartzen gatx ei da baina. Andra haretxen otsein izandako Juana Aranzubia Berriztarrari (otseinari) entzun dautsat hau”.

Espezialitate desberdinak ei dituzte prakagorriek: badira listeriakoak egur ekartzekoak… Jostorratz-ontzi batean gordetzen dira eta, norbaitek ontzia zabaltzen duenean, brau irteten dira eta lana eskatzen diote. Peko errekatik etxera ura igotzea agindu ohi zaie, edo egurra ekartzea... Berehala egiten dute eta berriz lan eske hasten dira. Eta ez dute bakerik ematen atzera beren ontzitxora sarrarazi arte, edo bete ezinezko lan bat agindu arte. Baina askatu dituenak ez badaki hori nola lortu, lanean segitzen dute eta etxea urez blai ipintzen dute, edo larraina egurrez estalia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide