Araban zesta-punta sustatzen jarraitzeko xedearekin, iaz Araba Euskarazek, Arabako Euskal Pilota Elkartearekin eta Gasteiz Jai Alai klubarekin elkarlanean ekindako bidean beste urrats bat eman dugu hiru jardunaldiko txapelketa puntuagarriarekin Gasteizen. Iaz eman genuen lehen pausoa jardunaldi bakarreko jaialdia antolatuta elkarlanean eta izan zuen arrakastaren ondoren,
aurten Iparraldeko eta Hegoaldeko zesta-punta txapelketa nagusiak batzen dituen Jaia Alai Leagueko egoitzeko bat izango da Gasteizko Olabe pilotalekua Araba Euskarazen aldeko zesta-punta txapelketari esker.
Orain arte lau txapelketa; aurreratzean, hamahiru
Zesta-puntaren zirkuitoaren ligako bigarren denboraldi honetan, lau txapelketatik hamahirura pasatu dira, bi kategoriatan banatuta. Batetik Slam mailakoetan, Donibane Lohitzuneko Cesta All Star, Bilbo Iron Cup, Markina-Xemeingo Grand Slama eta Gernikako Grand Slama (udakoa) dira berritasunak. Bestetik, Master kategorian, Gasteiz, Zumaia, Lekeitio, Paueko Cesta de Nadau txapelketa eta Biarritzeko Nazioarteko Opena batu dira ligara.
Ligako Master puntuagarriak hamabost dira, guztira. Izan ere, Slam kategoriako hiru txapelketa, Master mailako barne-lehiaketez osatuta daude: Donibane- Lohitzuneko Nazioartekoak (4 Master), Biarritzeko Urrezko Xistera (4 Master) eta Paueko Kopa (2 Master). Ondoren, txapelketan hauetako bakoitzak amaierako fase bat dauka pilotaririk onenekin eta hortik aterako da Slam horretako txapelduna.
Iazko Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdi arraskatatsuaren segida gisa, Gasteiz egoitza garrantzitsua izan nahi du zesta-puntako ligan eta Master kategoriako txapelketa handi batekin Jai Alai Leagueko egoitza ofiziala izatera pasa da. Aurtengo txapelketan, iaz bezala, bukatu berri den Durangoko Euskotren Women Winter Serieseko puntistek ere jokatuko dute. Aurtengo beste berritasuna Gasteizen, Gasteiz Jai Alai Eskolako umeak beraien dohainak erakusteko parada izango dutela da.
100 partida baino gehiagoko egutegia
Guztira profesional mailako 100 neurketa baino gehiago jokatuko dituzte, hamar frontoi edo egoitzatan banatuta. Jaia Alai League amaiera fasea Durangoko Final Fourrean erabakiko da, eta pilotari onenek jokatuko dute, ranking ofizialean lortutako puntuen arabera. Kategoriaren arabera, puntuazio jakin bat izango du txapelketa bakoitzak:
- Urriak 26-28: Open International Biarritz (Master)
- Urtarrilak 30-otsailak 18: Eusko Label Winter Series
- Abenduak 8-22: Cesta de Nadau Pau (Master)
- Martxoak 23-28: Lekeitio Jai Alai Master Series (Master)
- Apirilak 1-8: Zumaia Jai Alai Master Series (Master)
- Apirilak 7-25: Cesta All Star SJL (Slam)
- Apirilak 13-26: Araba Euskaraz Master Series (Master)
- Maiatzak 10-ekainak 7: Bilbao Jai Alai Iron Cup (Slam)
- Ekainak 15-uztailak 16: Markina-Xemein Jai Alai Grand Slam (Slam)
- Uztailak 4-abuztuak 21: Gant D´Or Biarritz (Slam)
- Uztailak 12-irailak 6: Pau Cup (Slam)
- Uztailak 20-abuztuak 17 Gernika Jai Alai Grand Slam (Slam)
- Urria: FINAL FOUR Durango Finala laura
“Data eta egoitza berri hauekin, zesta-puntak urte guztiko iraupena duen egutegia osatzea lortu du, urrian hasi eta urrian amaitzen den ligarekin. Guztira, profesional mailako 100 partida baino gehiago dira, hamar frontoi edo egoitzatan banatuta”, adierazi dute Eraman Jai Alaitik.