Aramaioko Kultur Etxeko aretoa beteta, 100 lagun, saio bizia izan zen. Oihane Pereak irabazi zuen.
Arabako Bertsolari Txapelketako 4.finalaurrekoa Aramaioko Kultur Etxean jokatu zen, larunbat arratsaldean. 2.itzuliko lehenengo saio honetan ondorengo bertsolariek kantatu zuten:
Oihane Perea (Zalduondo)
Jon Ruiz de Pinedo (Zalduondo)
Unai Bengoetxea (Oion)
Iker Agirre (Aramaio)
Irati Anda (Gasteiz)
Ruben Sanchez (Gasteiz)
Bertsolariek egin beharrreko lanetarako Aintzane Irazustak aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu zuen puntu gehien, puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
352.5 Oihane Perea
328.5 Iker Agirre
322.5 Ruben Sanchez
283 Jon Ruiz de Pinedo
277.5 Irati Anda
262 Unai Bengoetxea
Horrela, bertsolariek jokatutako bi saioen puntuazioei begira, Oihane Pereak dauka puntu metaketarik altuena. Bi saioen artean puntu gehien lortzen duten 6 bertsolariak sailkatuko dira finalerako.
Bigarren itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe, Iker Elexpuru. Idazkari lanetan Ainhoa Aizpurua.
Datorren larunbatean, Zigoitian, 2.itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatuko da.