Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute

Otsailaren 5ean Langraizen hasiko da, apirilaren 1ean bukatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian. 18 bertsolarik parte hartuko dute.

rabako Bertsozale Elkarteak 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du. Laudioko Areta auzoko Tunel tabernan aurkeztu du.

2017ko txapelketaren bitartez, Arabako bertso-eskolen sareak bertsolaritzan eta euskalgintzan duen balioa agerian utzi nahi du Arabako Bertsozale Elkarteak.

2017an 35 urte beteko dira Arabako lehenengo bertso-eskolak martxan ipini zirela. Gasteizen eta Aiaraldean izan ziren aitzindariak. Aiaraldeko bertso-eskolak Laudioko Areta Tunel tabernan eman zituen bere lehenengo urratsak, 1982an.  

Bi arrazoi horiengatik, txapelketako aurkezpena Aretako Tunel tabernan egin du eta txapelketako irudia sare bat da.

2017-01-21 abtx17 aurkezpena tunel tabernan

Oier Suarezek eman ditu txapelketako informazioak. Pedro Bizkarguenagak gogoratu ditu bertso-eskola abiatu zuten garaia. Eta Izar Mendiguren bertsolaria eta Aiaraldeko bertso-eskolako kideak goraipatu ditu bertso-eskolak duten garrantzia euskalgintzan, bertsolaritzan eta herrigintzan.

Txapelketako lehenengo finalaurrekoa otsailaren 5ean jokatuko da, Langraizen. Eta apirilaren 1ean bukatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalaurrekoetan egituratuko da: Langraiz, Zigoitia, Dulantzi, Legutio, Laudio eta Aramaio. Seirak areto formatuan.

18 bertsolarik parte hartuko dute; 2015eko 5 finalistek eta 2016an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k. 6 finalaurrekoak bi itzulitan banatuko dira. Bertsolariek bi finalaurrekoetan kantatuko dute eta bi saioen arteko puntu metaketak emango die giltza finalean sartzeko. Lehenengo sei sailkatuek kantatuko dute Printzipal Antzokian.

Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus , sare sozialetan...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide