Hirugarren postua lortu du Serapio Lopezek Arabako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoan

Finalaurrekoaren irudi bat. Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea

227,5 puntu lortu ditu Lopezek, eta Xabi Igoak lortu du puntuazio altuena.

Otsailaren 5ean Langraizen hasi zen Arabako Bertsolari Txapelketa. Atzo (otsailak 12) arratsaldean Zigoitian jokatu zen txapelketaren 2.finalaurrekoa. Eszenatokian, Arabako bertso eskolen sarea irudikatu nahi duen amaraunaren pankartaren aurrean sei bertsolari, hurrengoak:

Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)
Iker Agirre Uribarren (Aramaio)
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)
Jagoba Apaolaza Castro (Gasteiz)
Serapio Lopez Ortueta (Baranbio)
Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu behar dute bertsolariek. Eta Zigoitian, ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak lortu zuen puntu gehien, 239 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Xabi Igoa, 239 puntu

Iñaki Viñaspre, 230,5 puntu

Serapio Lopez, 227,5 puntu

Andere Arriolabengoa, 220,5 puntu

Iker Agirre, 215,5 puntu

Jagoba Apaolaza, 189 puntu

Xabi Igoak Laudion kantatuko du, 2.itzuliko 5. finalaurrekoan, martxoaren 12an. Gainontzeko bertsolariak gehi Langraizen kantatu zuten beste bost puntuazioen zain geratu dira jakiteko non kantatuko duten bigarren itzulian.

Zazpi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Aintzane Irazusta izan zen Zigoitian aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Iker Elexpuru eta Ainhoa Aizpurua. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa.

Izar Mendiguren, datorren igandean
Datorren igandean, Dulantzin, 1. itzuliko azkeneko finalaurrekoa jokatuko da. Izar Mendiguren laudioarra arituko da bertan, besteak beste. Bertan sortuko den sailkapenarekin hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide