Martxoaren 11n iritsiko da Laudiora Arabako Bertsolari Txapelketa

Atzoko saioaren irudi bat. Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea

Zehaztu dira dagoeneko finalerdietako bigarren itzuliko saioak. Martxoaren 11n Laudion abestuko du Asier Rubiok, eta 18an Aramaion arituko dira Izar Mendiguren eta Serapio Lopez.

Prestatu daude Arabako Bertsolari Txapelketako azken hiru finalaurrekoak. Bertan arituko dira Aiaraldeko hiru bertsolari.  Martxoaren 11an Asier Rubio aiararra arituko da Laudion. 18an, aldiz, Izar Mendiguren eta Serapio Lopezen txanda izango da, Aramaion. Mendigurenek 199,5 puntu lortu zituen lehen itzulian, Lopezek 227,5 eta Rubiok 204,5. Bigarren itzulia bukatzean, puntuaketak batuta, erabakiko da apirilaren 1ean Gasteizko Printzipal Antzokian txapela eskuratzeko aukera izango duten sei bertsolarien taldea.

Atzoko saioaren kronika:

Otsailaren 5ean Langraizen hasi zen Arabako Bertsolari Txapelketa. Igande arratsaldean Dulantzin jokatu zen txapelketako 3.finalaurrekoa. Oholtza gainean, Arabako bertso eskolen sarea irudikatu nahi duen amaraunaren pankartaren aurrean eta Lierni Altuna gai emailearen agindutara sei bertsolari, hurrengoak:

Ander Solozabal Kortabarria - Gasteiz
Izar Mendiguren Cosgaya - Legutio
Oihane Perea Perez de Mendiola - Zalduondo
Asier Otamendi Alkorta - Gasteiz
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona - Zalduondo
Paula Amilburu Izargarai - Aramaio

Ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu zuen puntu gehien, 237,5 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Asier Otamendi, 237,5 puntu

Oihane Perea, 235,5 puntu

Paula Amilburu, 235 puntu

Ander Solozabal, 216,5 puntu

Izar Mendiguren, 199,5 puntu

Jon Ruiz de Pinedo, 188 puntu

 

Datorren asteburuan ez da saiorik egongo. Martxoaren 4an , Legution, 2.itzulia abiatuko da.

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak, jarritako gaiak eta argazkiak hemen ikusgai.

Bertsoaldi bideo aukeraketa asteazkenetik aurrera bertsoa.eus-en

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide