12 bertso saio dohainik antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

Aiaran eginiko bertso-afari baten artxibo irudia. Argazkia: aiaraldea.eus

Aiaraldeko herri arabarretako elkarte eta eragileek egin ahalko dute eskaera.

Arabako Bertsozale Elkarteak 12 bertso-saio dohainik antolatzeko eskaintza publikoa egin du. Eskaintza hau Arabako elkarteei eta kolektiboei (jai batzordeak, gazte asanbladak...nahiz eta izaera juridikorik ez eduki) zuzenduta dago. Bertso-saioak antolatuz bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko helburua du ARABA BERTSOZALE egitasmoak. Eskaerak martxoaren 10a baino lehen aurkeztu behar dituzte kolektiboek. Bertso-saioa 2017ko udan antolatu behar dute.

Helburuak, baldintzak, baloratzeko irizpideak, aurkezteko epeak... hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide