Xabi Igoa garaile Arabako Bertsolari txapelketako 5.finalerdian

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2017ko mar. 12a, 19:47
243,0 puntu lortu zituen Xabi Igoak. Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea

Laudion, 2.itzuliko bigarren finalaurrekoan Xabi Igoak lortu zuen puntuaziorik altuena. Finalerako sailkapenean Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek bildu dituzte puntu gehien. Aramaion, hurrengo larunbatean jakingo da nortzuk diren 6 finalistak.

Bigarren itzuli honetako saioetan 14 bertso puntuagarri kantatu behar dute bertsolariek, horien artean 5 bertso bakarko lana, kartzela formatuan. Laudion, ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak lortu zuen puntu gehien, 243,0 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Xabi Igoa, 243,0 puntu
Rikardo Gz. de Durana, 238,0 puntu
Paula Amilburu, 234,0 puntu
Asier Rubio, 227,0puntu
Ander Solozabal, 220,5 puntu
Jagoba Apaolaza, 196,0 puntu

Finalean nortzuk kantatuko duten argitzen ari da, baina ezin da ziurtatu. Aramioko saioan, hurrengo larunbatean, kantatzen duten bertsolariek itxiko dute sailkapena. Momentuz, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek lortu dute puntu gehien. Legution eta Laudion kantatu duten 12 bertsolariek martxoaren 19ra arte itxoin beharko dute jakiteko finalean kantatuko duten ala ez.

Zazpi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Nieves del Alamo izan zen Laudion aurkezlea. Bigarren itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua, eta Aitor Jimenez. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa aritu zen.

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai daude
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/laudio-martxoak-11

Bertsoaldi aukeraketa bideoetan asteazkenetik aurrera bertsoa.eus-en.

Datorren larunbatean, Aramaion, 2.itzuliko azkeneko finalaurrekoa jokatuko da. Saioari buruzko informazioa hemen dago

www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/aramaio-martxoak-18

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide