Bertsolaritzaz baliatuta, euskaraz gozatzeko oporraldi bat eskaini nahi die Arabako Bertsozale Elkarteak Aiaraldeko 8 eta 12 urte bitarteko gazteei apirilaren 4, 5 eta 6an Espejoko Aterpetxean antolatuko den “Aiaraldeko Bertso Barnetegian”. Ekintza ugari burutuko dituzte egun horietan zehar, euskara protagonista delarik.
Plaza kopurua mugatua izango da eta izen-emate epea zabalik da dagoeneko otsailaren 28ra arte. Amurrion, Aiaran, Laudion, Artziniegan edo Urduñan erroldatuko umeek lehentasuna izango dute eta 45 euro ordaindu beharko dituzte, gainerako udalerrietakoek, aldiz, 80 euro. Arabako Bertsozale Elkartearen atarian dago izen emate orria eskuragarri.