Laudioko Aretako Kultur Etxe kanpoaldean izan zen pasa den ostiralean OHOLTZAPETIKeko azken aurreko saioa finalaren aurretik. Giro bikainean elkartu ziren Xabi Antia, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Felipe Zelaieta, Lierni Altunaren agindutara. Entzuleari zirika eta hauekin hartu emana lortu nahian ibili ziren bertsolariak eta baita asmatu ere! Ia ordu betez, eguzkia sartzen ari zela bertsoaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren 30 lagun inguruk.
Azkenean txalometroak hala erabakita, Felipe Zelaietak abestuko du Murgiako finalean, momentuz, Aroa Arrizubieta eta Unai Andarekin batera.