Irailaren 26an, 19:30ean burutuko da saioa, Aramaioko Konde basoko iluek taldea eta Gasteizko Errexala taldea arituko dira kantuan. Bertan erabakiko da Murgiako finalean, urriaren 10ean izango den hirugarren taldea zein izango den.
Errexala (Gasteiz) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak izango dira aurrez aurre, Amurrioko katekesi aretoan. 19:00etan irekiko dira aretoko ateak, pilaketarik gabe jarlekuak hartzen joateko eta, saioa, 19:30ean hasiko da.
Gasteizko taldean bertsotan egingo dutenak: Manu Bendala, Felipe Zelaieta eta Gari Sarriugarte dira. Aramaioarrak, berriz, Xabi Igoa, Martin Abarrategi, Paula Amilburu eta Aitor Ugarte izango dira.
Saioa hiru epailek baloratuko dute: Iker Elexpuru (Aramaio), Cristina Arteaga (Gasteiz) eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ekaitz Elorriaga.