Kalean dago Aiaraldeko Bertsokaria

Kalean dira Arabako eskualdez eskualdeko BERTSOKARIAK, ikasturtean zehar bertsolaritzak arabako eskualde ezberdinetan eman duen uzta azaltzen digutenak. Iazko bidetik jarraiki aldizkari digitalak izango dira aurten ere.

Aurtengo ikasturtea iazkoa baino "normalagoa" izan da Arabako ikastetxe gehienetan,  Bertsolaritza eskola ordutegian 55 ikastetxe eta 2500 haur eta gazte inguruk landu dute, bat-batekotasuna lehenetsi duen metodologia berriak gelako protokoloak gaindituz aurrera ateratzea lortu duelarik.

Ikasturtean zehar Arabako eskualde ezberdinetan egitasmo ezberdinak burutu dira, Alea bideo kopla lehiaketa, Arabako eskolarteko XXVI. bertso txapelketa, Bertsoa bizi gazte lehiaketa eta bertako ikasleek une ezberdinetan idatziz eta bat-batean bertsoak kantatzeko aukera izan dute. Bertsolaritza landu duten ikasgela guztiak eta herriz herri martxan egon diren bertso-eskolak dira orrialde hauetako protagonista nagusiak. 

Hemen irakurri daiteke Aiaraldeko Bertsokaria. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide