Alaia Martin nagusitu zen Amurrion jokatutako finalaurrekoan

1.250 bertsozale elkartu ziren Bañueta kiroldegian; gaur hasi da finalaurrekoen bigarren itzulia.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Amurrioko Bañueta kiroldegian eta 1.250 lagun bildu ziren bertan. Finalaurrekoen bigarren itzuliko lehena izan zen saioa.

Zozketak erabakitako ordenan sartu ziren bertsolariak kiroldegira Beñat Vidal Gurrutxaga gai-emailearen atzetik: Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran, Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin Etxebeste eta Onintza Enbeita Maguregi. Ariketa guztiak egin ondoren Alaia Martinek lortu zituen puntu gehien, 676 puntu. Hurrenez hurren, horrela geratu ziren puntuazioak: Aitor Bizkarra 651,5; Oihana Iguaran 632,5; Onintza Enbeita 632,5; Agin Laburu 624; eta Miren Artetxe 595,5.

Bertsolariek egin beharreko ariketak aldatu dira aurreko fasetik. Hauek dira larunbatean eta hurrengo bi saioetan egin beharko dituztenak: ofiziotan hamarreko txikian, zortziko handian eta zortziko txikian, eta ganbarako lanean bi puntu-erantzun eta bakarka hiruna bertso.

Epaimahaia hurrengoek osatu zuten: dira: Ainhoa Sarasua Lascaray, Aitor Jimenez Tolosana, Amaia Otxotorena Gamio, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Nerea Bruño Artazkoz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Joxe Mari Altuna Berridi eta Itziar Basterretxea Olarreaga aritu ziren.

Hurrengoak, Baionan eta Bilbon

Bigarren itzuliko lehenengo saioa izan zen larunbatekoa eta beste bi geratzen dira: bata, azaroaren 26an Baionan jokatuko da; bestea, abenduaren 3an Bilbon. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide