Laudion jarriko du enplegu anezka Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2016ko uzt. 28a, 13:28

Gasteiz, Laudio eta Guardian emango dute zerbitzu, eta 65 laguni lagunduko die lana bilatzen

 

Izena emateko epea irekita egongo da irailaren 23a arte

 

Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria la Real Fundazioak lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute gaur hiru enplegu anezka abian jartzeko datorren urrian, Gasteizen, Laudion eta Guardian, langabetuei, lan bat aurkitzeko aukera errazte aldera, baliabide eraginkor bat eskaintzeko.

 

Batez beste, koordinatzaile edo “coach” bat buru duten talde horietan parte hartzen dutenen % 60k aurkitzen dute lana, proiektu hori 2013an hasi zenez geroztik jasotako datuen arabera.

 

Arabako Foru Aldundiko (AFA) Enplegu Sustapenaren Sailak lurralde historikoko eskualde behartsuenetan langabeziaren aurka borrokatzeko duen programa bereziaren zati dira hiru enplegu anezka horiek. AFAk ia 80.000 euroko ekarpena egingo dio programa horri eta Santa Maria la Real Fundazioak hura antolatzearen eta gauzatzearen ardura izango du.

 

Zenbateko horri, eta Gasteizko taldeari gagozkiola, Telefonica Fundazioaren eta Europako Gizarte Funtsaren laguntza gehitu behar zaio.

 

Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatu Cristina Gonzalezek, Santa Maria la Realen anezken programaren zuzendari Alvaro Retortillok eta Euskadin Telefonicak duen zuzendari Javier Benitok prentsaurrekoan eman dute anezken berri eta azaldu haien funtzionamendua eta helburuak.

 

Anezkak, beraz, emaitza onak ematen ari dira lanean dabiltzan lekuetan: enplegagarritasun tasa % 60 baino handiagoa, eta egonkortasun indizea biztanleria orokorrarena baino bost puntu handiagoa. Tresna hau arabar langabetuen eskura jarri nahi dugu, haren onurak jaso ahal izan ditzaten”, adierazi du Cristina Gonzalezek.

 

Gasteizko, Laudioko eta Guardiako anezkek 65 langabeturen esku jarriko dituzte beren gaitasunak eta trebetasunak hobetzeko baliabideak, bai eta lan merkatua aztertzeko eta lana lortzen ahalegintzeko bitartekoak ere. Interesdunek irailaren 23ra arte dute eskaera aurkezteko aukera. Eskaerak anezken web orrian (www.lanzaderasdeempleo.es) zein aipatutako hiru herrietan irekitako bulegoetan aurkeztu ahal izango dituzte.

 

Zer da enplegu anezka?

 

Ez da ez ikastaroa ez hartan parte hartzen dutenei lana eskaintzen dien enplegu agentzia. Enplegu anezka entrenamendu trinkoa da, lana era berritzaile, berezi, taldeka eta solidarioki bilatzen laguntzen duena, non parte hartzaileek beren gaitasunak eta trebetasunak areagotzen dituzten eta elkarri laguntzen dioten lan merkatuan toki bat aurkitzen.

 

Gure fundazioak lantegi eskolak sortu zituen, eta zuzen jardun zuten hamarkadatan. Baina, lan merkatua aldatu egin da: koordenatuak eta enpresen beharrak beste batzuk dira, egun. Horregatik guztiagatik, anezkak sortu genituen; hain zuzen ere, enplegu politiken ikuspuntua aldatzeko, eta, horretarako, langabeziaren gaitzari aurre egingo dion elkarlana bultzatuko dugu”, zehaztu du anezken zuzendari Alvaro Retortillok.

 

Coaching-a, mapak eta enpresetara bisitak

 

Parte hartzaileak astean lau egunetan bilduko dira bost hilabetez, aldundiak eta udalek lagatako lokaletan. Teknikari baten gidaritzapean beren enplegagarritasuna hobetzeko zenbait jardueretan ari izango dira parte hartzaileak, besteak beste, honako hauetan: coaching eta adimen emozional saioetan, komunikazio dinamiketan, marka pertsonala eta 2.0 enplegua bilatzen, elkarrizketa pertsonalak entrenatzen, enplegagarritasun mapak egiten, enpresak bisitatzen, ekintzaileekin bileretan eta giza baliabideen arduradunekin lan tartekaritza prozesuetan…

 

Estrategia publiko-pribatua

 

Bestalde, Javier Benitok, Telefonica fundazioaren ordezkaritzan, gizartea eraldatzeko prozesuetan gizarte eragileen erantzunkidetasun gune bat sortzeko lankidetza publiko-pribatuak duen garrantzia nabarmendu du. “Anezkak benetako laneratzeko aukerak sustatzeko helburuarekin lanean diharduten zenbait erakunderen arteko lankidetzaren eredu dira. Telefonica Fundazioa helburu horren babesle da eta anezken alde egiten du, ikuspuntu itxaropentsua eta berritzailea duen proiektua baita eta talde lana eta solidarioa bultzatzen baitu”.

 

Helburu dituen pertsonak eta izen emateak

 

Gasteiz, Laudio eta Guardiako anezkek, Araban abian diren lehenek, 18 eta 59 urte bitarteko langabetuak dituzte helburu. Gaur hasi eta irailaren 23 arte eman ahal izango dute izena programan, nola online, anezken web orriaren bidez (http://www.lanzaderasdeempleo.es/formulario-de-inscripcion), hala bertatik bertara, eskaerak herri bakoitzean gaitutako bulegoetan aurkeztuz:

 

 

LAUDIO: Laudioko Udaleko Toki Garapenerako Bulegoa ARZA eraikina, Hirugurutzeta kalea

Telefonoa: 944 034 980 / 944 034 985 Ordutegia: 09:00 – 13:00.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide