Arabako Foru Aldundiak hobetu egingo du errepide bidezko hiri arteko garraioaren zerbitzua Aiarako eskualdean, zerbitzu eta geltoki berriak gehituta hainbat lineatan. Hobekuntza horiek uztailaren 18tik aurrera abiarazi dira, eta toki erakundeek eta erabiltzaileek egindako eskariei erantzuteko dira.
Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak etengabe ebaluatzen du foru garraioko linea horien funtzionamendua, disfuntzioak zuzendu, nola hobetu jakin, udalen eta kuadrillen eta erabiltzaileen eskariei erantzun eta, azken batean, herritarren zerbitzura jartzeko kalitatezko zerbitzu publikoa, beharrei erantzuteko.
Ebaluazio lan hori uztailaren 18tik aurrera gauzatu da hainbat aldaketa eginda Aiarako kontzesioko 14. linean (Gasteiz/Izarra), 15. linean (Gasteiz / Laudio) eta 16. linean (Artziniega / Okondo): 14. linean, zerbitzu berria emango da goizeko lehen orduan, eskola garaian; 15. linean, zerbitzu berria emango da 21,30ean, Gasteiz Laudiorekin lotzeko; eta 16. linean, hiru maiztasun gehituko dira Laudio eta Okondo artean, norabide bakoitzean.
Gainera, 15. linean, beste zerbitzu bat gehituko da goizez, lehendik ere ibilbidea Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko Campuseraino luzatzen zutenen artean, ikasgeletan 10:00etan sartu beharra dutenentzat.
Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak duela zenbait aste argitaratu zituen aldaketa hauek guztiak erakundearen web gunean (www.araba.eus/alavabus), eta Kuadrillari eta udal interesatuei jakinarazi zizkien, bai eta Gasteizko autobus geltokiari ere. Era beran, Aiarako lineen kasuan, liburuxka berriak argitaratu dira, non zerbitzuen, ordutegien eta geltokien aldaketak jasotzen baitira.