Aldundiak sua pizteko debekua ezarri du eta 1.000 euroko isuna ekar ditzake ez betetzeak

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2016ko uzt. 20a, 11:18

Aldundiak agindua onartu du, eta aldi baterako debekatu baitu lurraldean sua erabiltzea, suteak gertatzeko arriskurik izan ez dadin.

Uda sasoiko tenperaturek eta prezipitaziorik ez izateak eragin zuzena dute landareen hezetasun galtzean, bai eta arrisku indizeak igotzean ere.

Hori dela eta, Nekazaritza Sailak kautelazko aparteko neurriak hartu ditu suaren erabileraren eta suteak eragin ditzaketen jardueren gainean, hala nola zereal uzta biltzea edo nekazaritzako hondakinak birrintzea.

Beraz, guztiz debekatuta dago sua erabiltzea edozein eratako landa lurzoruan, mendi publiko zein partikularretan, natura parkeetan, aisialdirako probintzia eta toki parkeetan eta errepideetako atsedenguneetan, klima baldintzak aldatu eta agindua eraginik gabe geratu arte.
 
Debekua ez bada betetzen, 1.000 eurora arteko isuna jarri ahalko da, eta eragindako kalteak ordainarazi ahalko dira.
 
Salbuespenez, eta fabrika lanez eraikita daudenez eta paretak eta tximinia dituztenez, parke hauetan dauden erretokietan erabili ahal izango da sua: Andra Mari eta Mariseka parkeak (Aramaio), San Roke (Amurrio), Encina (Artziniega), Maroño, Garrastatxu (Baranbio), Ostuño (Izarra), Zabalain (Legutio), Sorgimendi (Urrunaga), Santa Teodosia (Done Bikendi Harana), Ezpeldi (Herrera), San Gines (Bastida) eta Fresnedo (Santikurutze Kanpezu).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide