Diputatuen Kontseiluak gaur onartu du luzatzea Amurrio, Lagran eta Haraneko udalekiko lankidetza hitzarmenak, eguneko arretarako euren landa zentroak (EALZ) kudeatzen eta mantentzen laguntzeko direnak.
Horretarako, Arabako Foru Aldundiak guztira 194.000 euro bideratuko ditu ekitaldi honetan.
EALZk udal ekipamendu integratuak, prebentiboak, asistentzialak eta komunitarioak dira, adinekoei egunez hainbat zerbitzu ematen dietenak ohiko bizitzako zein aisialdi eta denbora libreko jardueretan laguntzeko.
Gaur egun, foru aldundiak baliabide horien % 80 finantzatzen du. Amurrio, Lagran eta Haraneko EALZek eguneko arreta ematen diete guztira 45 adinekori.