Elexazarreko aztarnategian ikerketak gauzatuko dituzte udan historian sakontzeko

Elexazarreko erromatar aztarnategia Amurrioko udalerrian dago, 550 metroko altitudean kokaturik, mendebaldean Nerbioiko harana eta ekialdean Altube ibaiko harana egituratzen dituen mendi ertaineko baso eremu publikoaren barruan.

Esku-hartze proiektu horretan orain dela zenbait urtetik hona jardun izan da, ekintza jakinak direla medio, eta haren helburua natura, paisaia eta kultura balioak berreskuratzea da.

Egindako indusketei esker, gaur egun arte eraikin bat identifikatu ahal izan da, oinplano konplexua duena, hainbat eraikuntza fasetan zehar erantsitako gela edo esparruek eratua, baita beste bi eraikin ere.

Kanpaina honetan, esku-hartzeak honako xede hauek ditu:

  • Eremu honen erabilera zehaztea

  • Hormak oraindik ezagutzen ez diren beste eraikuntza batzuekin duen lotura, kanpaina horretako ekintzen arlo nagusia.

  • Agertzen diren espazio berrien erabilerak eta planimetriak zehaztea.

  • Ahal izanez gero, esku hartu beharreko espazioen kronologia zehaztea, estratigrafian egindako material aurkikuntzek eskainitako zeharkako datazioen bitartez.

Amurrioko Udalak izapideak hasiko ditu Eusko Jaurlaritzari Elexazarreko aztarnategia kultura ondasun kalifikatu izendatzea eskatzeko.

Horrez gainera, ingurunea ikusgai egiteko eta hura ezagutzea sustatzeko helburuaz, "udalak aintzatetsi eta nabarmendu egin nahi du eremu arkeologikoa eta, horren ondorioz, informazio seinaleak ipini nahi ditu hartara iristea errazteko eta, aldi berean, aztarnategiaren datu deskriptiboak emateko”, azaldu du Josune Irabien Amurriko alkateak.

“2016ko udan, eremu horretan jardungo da aurretik azaldutakoa aztertzeko eta, gainera, ondare hori herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin, irailean Juanjo Hidalgo indusketaren zuzendariak gidatutako ikustaldia programatuko da”, gaineratu du Josune Irabienek.

Gainera, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak azpimarratu nahi izan du horrelako aztarnategien alde egitearen garrantzia. “Elexazarreko indusketa oso proiektu interesgarria da gure lurraldearentzat, eta sail honen ahalegina, baina Amurrioko Udalarena ere bai, jakitun baitago bere inguruneak gordetzen dituen altxorrak bilatzeak duen garrantziaz. Horregatik, gure laguntza etengabea izan behar da geure jatorriei buruzko ikerkuntzan, azkenean guztiok aberastuko gaituzte eta”, azpimarratu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide