Ireki da ezinduentzako banakako laguntzak eskatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2016ko mai. 23a, 13:24

Dirulaguntza deialdi berriko eskatzaileek abantaila nabarmenak izango dituzte beste urte batzuetako deialdiekin alderatuz

Etxebizitzetako arkitektura oztopoak kentzeko obrak eta gurpildun aulkiak, betaurrekoak eta audiofonoak diruz lagunduko du Foru Aldundiak, besteak beste

Gasteiz, 2016ko maiatzaren 23a. Arabako Foru Aldundiak epea ireki du 2016ko ekitaldian ezinduentzako banakako laguntzak eskatzeko, irailaren 16an amaituko dena. Aurtengo deialdiari 443.871 euro esleitu zaizkio hasiera batean.

 
 
Deialdi honetan sartzen diren laguntzen katalogoan ohiko etxebizitzarako irisgarritasun dirulaguntzak sartzen dira; hau da, arkitektura oztopoak kentzeko dirulaguntzak, hala nola arrapalak egitea, 0 kotako igogailuak jartzea atarietan edo bainugelak egokitzea. Etxeko lanak egiteko laguntza produktuak ere diruz lagunduko dira; baita norbere zaintzarako produktuak, betaurrekoak, audiofonoak, gurpildun aulkiak, ohe artikulatuak eta ibilgailuak egokitzea ere, besteak beste.
 
GOFE Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Administrazio Kontseiluaren aurtengo deialdiak hainbat aldaketa sartu ditu ahalbidetuko dutenak espedienteak azkarrago izapidetzea, eta horren ondorioz abantaila nabarmenak izango dituzte desgaitasun egoera aitortuta daukatenek, beren eskaerak lehenago ebatziko dira eta.
 
Berritasunik nabarmenena da epeak laburtuko direla zenbatekoak jasotzeko. Beste urte batzuen aldean, aurkeztu ahala izapidetu eta ebatziko dira laguntzak, epe jakin batzuk bete daitezela itxaron gabe, halaxe egin zen-eta aurreko agintaldian. Izapideak azkarrago egingo dira, hemendik aurrera GOFEko zuzendaritzak sinatu ahal izango duelako espediente bakoitzaren ebazpena, eta ez da zertan eduki behar izango erakunde horren Administrazio Kontseiluaren oniritzia, eta horri esker laguntzak azkarrago ordainduko dira.
 
Nabarmentzeko moduko bigarren berritasuna da onuradun bakoitzari gehienez dagokion zenbatekoa emango dela laguntzatan. Hori berritasuna da aurreko ekitaldietan eskatzaile bakoitzari dirulaguntzaren % 80a ematen zitzaiolako, eta gainerako % 20a ematen zitzaien baldin eta aurrekontuan dirua geratzen bazen. Baina 2016ko ekitaldirako aurreikusi dena da hasieran ordaintzea dirulaguntzaren % 100, beharrezkoa izanez gero deialdi honetako aurrekontua handitzeko aukera baitago.
 
Bukatzeko, berritasun bat dago garapenean nahasmenduak dituzten edo izateko arriskuak dituzten haurrei laguntza espezializatua ematean, eta batez ere lehen urteetako arreta zerbitzuei (fisioterapia, logopedia eta estimulazio orokorra). Hemendik aurrera ezabatu egingo da lurraldeko udalerrietako familiei ekonomia mugak ezartzeko baldintza.
 
Deialdi honetan finantzatu ahalko dira 2015eko irailaren 5etik aurtengo urriaren 31ra bitartean erositako edo gauzatutako laguntzak.
 
Beste alde batetik, gizarte zerbitzuen jarduerekin zerikusia duten ikastaroak, jardunaldiak, kongresuak eta mintegiak antolatzeko laguntzak eskatzeko epea ere ireki da. Epe hori ekainaren 20an amaituko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide