Milioi eta erdi euroko aurrekontuarekin ekingo zaio obra horien lehenengo faseari, herri horretako ur hornidura hobetzeko, zeren, gaur egun, agorraldietan, kamioien bidez hornitu behar izaten baitira herritarrak urez.
Arabako Foru Aldundiak onartu du dagoeneko Artomañako ur horniduraren obren lehenengo fasearen proiektua eta kontratazioa (Artomaña, Amurrioko udalerria).
Gaur egun, bi iturburutatik hartzen du ura, eta agorraldietan hainbeste urritzen da iturburu horien emaria, non ez baita nahikoa herritarren beharrak asetzeko.
Aurrekontua 521.892 eurokoa da, eta lanak egiteko epea bost hilabetekoa, eta horrela kontratatuko ditu Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak herritarren hornidura arazoei konponbidea emango dieten obrak.