Nekazari gazteentzako finantzazioa Arabako Foru Aldundiaren aldetik

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2016ko api. 12a, 13:04

Foru erakundeak hasiera batean ia 2 milioi euro esleitu dio programa horri

Era berean, gutxienez 3,2 milioi euro bideratuko dira 2016an nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren asmoa da nekazari gazteak nekazaritzako ustiategietan sartzea, sektorea gaztetzeko helburuarekin, erraztasunak emanez lehenengoz ezar daitezen eta kokatzen diren instalazioetan ustiategien egitura egokitzeko. Foru erakundeak hasiera batean 1.950.000 euroko laguntza emango dio programa horri 2020ra arte, nahiz eta gehiago izan daitekeen kredituak handituz gero. Europako Erkidegoaren Landa Garapeneko Funtsaren laguntza ere dauka programak.

Horrela, aldundiaren helburua da erraztasunak ematea nekazari gazteei, nekazaritza sektorean lehenengoz ezar daitezen eta belaunaldien erreleboa egin dadin lanbide gaitasuna duten gazteen bidez; izan ere, horrela sektorea profesionalizatu eta enpresak sortuko dira gazteentzat, etekin ekonomiko egokiak, aukerak eta lana sortuaz landa ingurunean. Gainera, landa guneak garatuko dira.

Interesdunak, 18 eta 41 urte bitartekoak izan behar direnak, nekazaritza ustiategiaren titular bakarrak edo beste batzuekin partekatuta izan ahalko dira eta laguntza eskaera aurkeztu ahalko dute 24 hileko epearen barruan ustiategi baten titular lehenengoz ezartzen direnetik aurrera. Gainera, enpresa plan bat aurkeztu beharko dute eta lanbide gaitasun eta lehiakortasun egokia eduki (egiaztatuta izan nekazaritza arloko titulu akademikoak edo bi urte baino gehiagoko esperientzia arloan edo nekazaritza arloan sartzeko ikastaro trinko batean bertaratu izana). Gainera, laguntasun prozedura bati atxikiko zaio (Gaztenek 2020), tutoretza izanik nekazaritza ustiategian modu mailakatuan sartzeko.

Espedienteak hautatzeko irizpide izango dira zenbait produkzio eredu hartzea, hala nola ekoizpen ekologiko ziurtatuta, produkzio integratua nekazaritzako produkzioa ustiategian eraldatzeko, nekazaritzako produkzioa zirkuitu laburren bidez merkaturatzeko, eta laborantza estentsibo ureztatuak ekoiztea.

Kontuan hartuko da, halaber, gazte batek baino gehiagok, elkarte gisa sortzea lehenengoz nekazaritzan enpresa proiektu berria.

Laguntzaren modulu txikiena 20.000 euro izango da oinarrizko baldintzak betetzen dituzten onuradunentzat; hala ere, laguntzak gora egin dezake, gehienez ere 70.000 euroraino, hautapen irizpideen arabera.

Dena dela, hori ez da aldundiak nekazarientzat duen laguntza lerro bakarra 2015-2020 EAEko Landa Garapenerako Programaren barruan (LGP). Diputatuen Kontseiluak nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko 2016ko laguntzak ere onartu ditu, zeinetan gutxienez 3.282.000 euro inbertituko duen.

Neurri horren bidez nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak modernizatu nahi dira, haien bideragarritasuna eta lehiakortasuna, eta profesionaltasuna ere handiagoa izan daitezen.

Inbertsioak lagungarriak izan daitezen, hauetara bideratu beharko dira: ustiategia modernizatu eta mekanizatu, produkzio kostu zuzenak gutxitu eta lanaren produktibitatea hobetzeko (traktoreak, lanabesak, biltzeko makinak, atoiak, zisternak eta nekazaritzako bestelako makineria); ureztatze instalazioak; uzta biltzeko sistema hobetu, produktuaren kalitatea ere hobetu dadin; animalien ongizateari buruzko araudia bete; makineria erosi, nekazaritzako lurraren kudeaketan eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko; abereak hazteko eraikinak berregituratu eta egin, energia aurrezpena sustatzen duen teknologiaren bidez; berotegi gas emisioak gutxitu edo erabiltzen hobetu; simaurra biltzeko egiturak hobetu; ongarriak erabiltzean eraginkortasuna hobetu; bioenergia produzitu ustiategian kontsumitzeko; ustiategiaren energia kontsumoa murriztu; ingurumen jasangarritasuna babestu eta hobetu; lan segurtasuna eta animalien higiene baldintzak; produkzioen kalitatea hobetu eta elikadura segurtasuna sendotu; produkzioa birbideratu merkatuaren eskaerei; nekazaritzako jardueren dibertsifikazioa; eta atmosferara emisio gutxiago jaulki.

Aste honetan bertan, Nekazaritza Sailak, Eduardo Aguinaco buru duela, hainbat informazio hitzaldi emango ditu, ezagutarazteko zehatzago bi neurri horiek interesdunei. Bihar hasiko da Arespalditzan eta Rivabellosan, eta ostegunean jarraituko du Guardian eta Dulantzin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide