765.000 euro bideratuko ditu Arabako Foru Aldundiak eskualdeko garraio publikora

Aldundiak herri arteko garraio lineak finantzatuko ditu aurten, 2,6 milioi euro jarrita

Urtean ia 600.000 bidaiarik erabiltzen du zerbitzu publiko hori

Arabako Foru Aldundiak 2,6 milioi euro jarriko ditu aurten, herri arteko errepideko garraio lineak finantzatzeko, Arabako hainbat herri eta eskualde erregulartasunez komunikatzen dituen eta, beraz, lurralde historikoa egituratzen laguntzen duen zerbitzu publikoa manten dadin.

Diputatuen Kontseiluak erabaki du esleitzea Arabako Errioxa, Aiara eta Araba Erdialdeko emakidei dagozkien herri arteko errepideko garraio lineen kontratuetako aurrekontua. Iaz, ia 600.000 lagunek erabili zituzten linea horiek, zeinak ez bailirateke bideragarri izango aldundiak laguntza ekonomikorik emango ez balu.

Emakida horiek 2015. urtearen bigarren seihilekoan berritu ziren, eta orduz geroztik, bidaiarien kopuruak gora egin du, % 10 baino gehiago, batez beste.

Ekitaldi honetan, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak 960.000 euro erabiliko ditu Araba Erdialdeko emakidako zazpi lineak finantzatzeko (besteak beste, Langraiz Oka, Dulantzi, Araia, Aramaio eta Legution ematen dute zerbitzua), 736.500 euro Aiarako emakidako lineetarako eta 880.000 euro Arabako Errioxako emakidarako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide