Foru Aldundiak 93.000 euro bideratuko ditu ekitaldi honetan Laudioko adingabeen eguneko zentrorako. Foru Erakundeak onartu du Laudioko Udalarekin sinatutako hitzarmena luzatzea, eta, hala, Foru Aldundiak ekipamenduko gastu errealaren % 80 baino gehiago finantzatuko du. Laudioko Udalak, berriz, gainerako zatiaren ekarpena egingo du, zerbitzuaren kostu osoa berdintzeraino.
Bestalde, Aldundiak luzatu egin ditu 2016rako Laudioko Udalarekin eta Iruña Okako Udalarekin sinatutako hitzarmenak, bono-taxia erabiltzeko laguntzetarako programa gauzatzekoak, hau da, desgaitasun fisiko larriren bat duten pertsonentzako garraiobide alternatiboaren programa. Foru Erakundeak 12.700 euro bideratu ditu programa hori Laudion garatzeko, eta 3.000 euro Iruña Okan garatzeko.