Arabako diputatu nagusia, Ramiro González, eta diputatu nagusiordea, Pilar García de Salazar, Aiarako udaletxean izan dira gaur.
Udalak bere beharrak azaldu dizkie aldundiko ordezkariei, gehienbat 23 biltzar administratibo dituztela. Aldunditik Fofelen zenbakiak luzatu zaizkie bai udaletxerako eta bai biltzarretarako, beraiekin lanean jarraitzeko asmoa agertuz.