Arabako Foru Aldundiak gaur onartu du dirulaguntza deialdia lurraldeko koadrilen euskararen arlo teknikoan laguntzeko. Deialdiaren helburua da euskara teknikarien kontratazioaren kostua finantzatzen laguntzea, lurraldean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko programak gauzatzeko, hori baita
Euskara, Kultura eta Kirol Sailak legegintzaldi honetan dituen erronka nagusietako bat.
Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izango da, deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Laguntzen zenbatekoari dagokionez, euskara teknikariaren kontratazioaren kostuaren %80koa izango da, eta gehienez ere 43.080 euro onuradun bakoitzarentzat.
Ekarpenaren gainerakoa Eusko Jaurlaritzak eta udalek jarriko dute. Koadrila guztiak izan daitezke onuradun, Gasteizkoa izan ezik. Trebiñuko udalek ere eskura dezakete.
2010etik zazpi teknikari dituzte kuadrillek, honela banatuta: Aiara, Agurain, Kanpezu, Zuia, Guardia - Arabako Errioxa eta Añana; Trebiñuk 2011n hartu zuen bere laguntzailea, eta eutsi egin dio egun arte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!