Arabako 12 eta 17 urte bitarteko neska gazteen % 28,6k dio genero indarkeriaren egoeraren bateko protagonista izan dela

Gazteriaren Foru Erakundeak, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Zerbitzuak eta Sortzen aholkularitzak txosten bat aurkeztu dute “Hitz kolpez” sentsibilizazio programari buruz.

Arabako 20 hezkuntza zentrotan inkesta bat egin zaie neska-mutilei; bada, nesken % 28,6k eta mutilen % 18,7k dio genero indarkeriaren egoeraren bateko protagonista izan dela.
 
Indarkeria matxistari aurre hartu eta hura jasaten dutenei arreta ematean aditua den Sortzen aholkularitzak egindako txostenetik ateratzen diren ondorioetarik bat da hori.
 
“Hitz kolpez” sentsibilizazio programaren azterketa eta emaitza lan bat da. Programa hori Gazteriaren Foru Erakundeak, Arabako Berdintasun Zerbitzua lagun, sustatutako kanpaina bat da, gazteak genero indarkeriaren aurka sentsibilizarazi eta kontzientziarazi eta haiei esku harrarazteko.
 
Traspasos Kultura taldeak 6 eszena labur antzeztu ditu 20 hezkuntza zentrotan. Behin antzezlanak bukatu ondoren, antzerki taldeak hausnarketa saio bat egin izan du gazteekin, eta bukatzeko, inkesta bat, Sortzen aholkularitzak egindako azterketaren xede izan dena.
 
Kanpaina DBHko lau mailetan egin da (12 urtetik 15 urtera), batxilergoko lehenengo mailan (16 urte) eta lanbide hezkuntzako hainbat mailatan, non 17 urteko edo gehiagoko ikasleak egon baitira. Kanpainan Gasteizko 19 hezkuntza zentrok eta kirol talde batek parte hartu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide