Aldundiak 93.710 euro emango ditu “Aiara eguneko zentroa” finantzatzeko, 6 eta 18 urte bitarteko umeentzako hamabi plaza dituena.
Diputatuen Kontseiluak onartu du hitzarmena izenpetzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen eta Laudioko Udalaren artean, bertako adingabeentzako eguneko zentroak jarrai dezan.
Aldundiak 2015erako 93.710 euro emango ditu, hain zuzen, gastu osoaren % 80. Zentroaren funtzionamendua finantzatuko da, 6 eta 18 urte bitarteko 12 adingaberentzako plazak dituena. GOFE eta Laudioko Udala lankidetzan aritu dira eguneko zentro honetan 1996tik; izan ere, iaz bederatzi adingabe artatu ziren bertan.