Arabako Foru Aldundiak lan poltsa iragarri du errenta kanpainarako

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2015ko aza. 9a, 17:40

Arabako Foru Aldundiak iragarri du ogasuneko erdi mailako teknikarien lan poltsa bat eratuko duela, errenta kanpainak eta kudeaketa eta zerga likidazio atalek sortutako aldi baterako langile beharrak betetzeko. Lan poltsa horren bitartez, foru erakundeak 40 eta 45 pertsona bitartean kontratuko ditu, iraupen desberdineko lanpostuetarako.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak deialdi publiko hori iragarri du 2009an 215 pertsonarekin eratutako ogasun teknikarien lan poltsa ia agortuta dagoelako eta egungo langile beharrei erantzuteko nahikoa ez delako.

Lan poltsa horretan sartzeko aukera izateko, ezinbestekoa da ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoren titulua edo gradua edo unibertsitate diploma izatea edo haiek eskuratzeko legez ordaindu beharrekoak ordainduta izatea. Unibertsitate diplomaren baliokide da lizentziatura bateko lehen hiru ikasturteak osorik gaindituta izatea.

Hautaketa prozesuak bi fase izango ditu. Lehena ezaupide proba bat izango da, test erakoa, nahitaezkoa eta baztertzailea. Hartan izangaiek gai zerrendari buruzko galdetegi bati (aukera anitzeko (4) galderak) erantzun beharko diote; bigarrena, merezimendu balioespena.

Zehatz-mehatz, foru aldundietako azken bost errenta kanpainetan lan egin izana eta 2., 3. edo goragoko hizkuntza eskakizuna izatea balioetsiko da.

Deialdian parte hartu nahi dutenek 2015eko azaroaren 13ra arte, hots, datorren ostiralera arte, barne, dute eskaerak aurkezteko beta. Eskaera horiek Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean, oinarrietako eranskinean ageri den ereduan, edo www.alava.net/PortalEmpleo web orrian aurkeztu ahal izango dira.

Internet helbide horretan, halaber, eskueran dituzu deialdiaren oinarriak eta gai zerrenda. Era berean, bitarteko horren bidez jakinaraziko zaizkie izangaiei prozesuaren faseak.

Hauek jakinaraziko dituzte lan poltsa horren deialdian parte hartzeko eskaera egiten duten pertsonek: eskatutako betekizunak betetzen dituztela, zer hizkuntza ofizialetan egin nahi duten ezaupide proba eta zer hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten. Une honetan ez da eskatzen inongo agiririk aurkeztea.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide