AP-68ko eta AP-1eko bidesarietarako hobariei eutsiko die Arabako Foru Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2017ko ots. 21a, 23:00

1.095 arabarrek jaso dituzte hobariak 2016an. Argazkia: Arabako Foru Aldundia

Mila arabar baino gehiagok atera zuten onura laguntza horietatik 2016an.

Arabako Foru Aldundiak eutsi egingo die aurten AP68 eta AP1 bidesaridun autobideak erabili ohi dituzten Arabako   herritarrentzako hobariei, beraien bidesarien kostua arintzeko helburuarekin. Mila pertsonak baino gehiagok hartu zuten  onura laguntza horietatik 2016an, 234 euroko batez besteko zenbatekoaz.

Aurrekontua, guztira, 256.000 euro izan zen.  

Gaur, Foru Gobernu Kontseiluak onartu du diruz lagundu daitekeen AP68ren bide zatiko bidesariaren diru-laguntzetarako deialdi publikoa, 2017rako, bai eta horiek ordaintzeko 200.000 euroko esleipena ere. Partida hori handitu ahal izango da aurrekontuko baliabide erabilgarrien arabera, baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko nahikoa ez baldin bada.   

AP1eko bidesariaren diru-laguntzetarako deialdia otsailaren 6an onartu zen foru agindu bidez, 50.000 euroko esleipenarekin batera.

Horrela, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak jarraipena ematen dio laguntza programa horri, uste baitu finkatutako politika soziala dela, Arabako herritar guztientzat irekia eta, gainera, batez ere egunero beren ikastegietara edo lanpostuetara joaten diren ikasle eta langileei onura ematen diena.

Bidesari sozialaren programa 2002. urtearen hasieran sortu zen eta haren helburua, hasiera batean, lanarengatik, ikasketengatik edo beste edozein arrazoirengatik AP68 autobidean sarri ibili behar zuten arabarrei hobariak ematea izan zen. Programa hori, geroago, Gasteiz eta Eibar lotzen dituen AP1en ohiko erabiltzaileentzat zabaldu zen.

Hobari  horiek  bidesariaren  prezio  publikoaren  % 50ekoak  (BEZa  aparte) dira, eta jasotzeko betekizunak aurreko urteetako berberak  dira:  ohiko  bizilekua Araban edukitzea, Foru Aldundiaren Ogasunarekiko zerga  betebeharrak  beteta izatea eta hilabetean 25 bidaia edo gehiago egitea ibilgailu arinekin diruz lagundu daitezkeen bide zatietan.

Era berean, laguntza horiek eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da teleordainketako gailu bat erabiltzea, autobideetarako balioduna.   

Guztira, 1.095 arabarrek hartu zuten onura 2016an gure  lurralde  historikoa zeharkatzen duten bi autobideetako (AP68  eta AP1) bidesariaren  hobarietatik, errepide horien ohiko erabiltzaile moduan; urtean 234 euro, batez  beste.  Foru Aldundiak 256.000 euro eman zituen laguntza horiek finantzatzeko.  

AP68 autobidearen erabilerak sorrarazi zituen iaz emandako hobari gehienak: denetara 694 pertsonak jaso zituzten laguntza horiek, bide horren ohiko erabiltzaile moduan, eta hobarien zenbatekoa 214.82 euro izan zen. AP1 autobidearen kasuan 401 izan ziren onuradunak, eta 41.630  euro  jaso  zituzten hobaritan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide