Ramiro Gonzalez Arabako Diputatu Nagusiak JEZ enpresa bisitatu du

Gaurko bisitaren irudia./ Arabako Foru Aldundia

Ramiro Gonzalezek JEZ trenbide sistemen enpresa bisitatu du, zeina munduan aitzindari baita trenbideko tresnen fabrikazioan eta altzairu urtuzko pieza moldekatuetan.

Diputatu nagusiak ezagutzen du enpresa hau, berrikuntzaren eta prestakuntzaren alde egiten baitu apustu, eta murgilduta baitago nazioarteko hainbat proiektutan, besteak beste Teheran, Quito, Lima eta Mexikoko Guadalajarako metroenetan.

Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak gaur goizean bisitatu du JEZ trenbide sistemen enpresa, Pilar Garcia de Salazar diputatuordearekin batera egin ohi dituen topaketen barruan, Arabako enpresek dituzten beharrak bertatik bertara jakiteko. JEZ Laudion dago kokatuta 1948tik, munduan aitzindaria da trenbideko tresnen fabrikazioan eta altzairu urtuzko pieza moldekatuetan trenbide industriarako.

“Bertatik bertara ari gara jakiten JEZ trenbide sistemen enpresak nola gauzatu dituen Arabako enpresek etorkizuna izateko giltzarri diren alderdiak: berrikuntza, nazioartekotzea eta bere langileen prestakuntza”, azaldu du Ramiro Gonzalezek bisitaldian. JEZen aldetik, bertan zeuden Juan Carlos Sánchez zuzendari tekniko seniorra, Asier Renteria UNE fundizioaren zuzendaria eta Urtsa Errazti zuzendari nagusia, zeinak egin baititu anfitrioi lanak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide