Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Boluntariotza Programa osatzen duten ehun adinekoetatik 70 inguru Amurrion bildu ziren atzo, pertsona horiek adinekoen foru egoitzetan egiten duten lan solidarioa eskertzeko Arabako Foru Aldundiaren erakunde autonomoak urtero egiten duen bilera dela eta.
Bileran egin dena izan da ebaluazio bat azken ikasturtean egindako ekintzena; baita aurkezpen bat ere, gazteek izandako esperientzia pertsonalari buruzko hitzaldi batena. Gazte horiek Jóvenes con Voz Propia (ahots propioa daukaten gazteak) taldeko kideak dira eta boluntariotza jarduerak ere egiten dituzte adinekoekin.
Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak nabarmendu du zein eredugarriak diren boluntarioak, zeinei eskerrak eman dizkien haien “denbora eta prestasunarekin” egiten duten ekarpenagatik egoitzetan dauden pertsonen bizitza atseginagoa egiteko, eta gizarteko pertsonarik ahulenekiko daukaten “konpromisoagatik”.