Foru Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen bi hitzarmen sinatzea Santa Maria la Real Fundazioarekin, datorren urrian martxan jartzeko lau enplegu anezka Gasteizen, Laudion eta Oionen.
Programa horren xedea da langabetuei eskaintzea baliabide eraginkor bat lanpostu bat aurkitzeko aukerak hobetzeko.
Lau enplegu anezka horiek, zeinek guztira 80 plaza barne hartzen duten, langabezia gehiena daukaten Arabako eskualdeetan Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak langabeziaren aurka borrokatzeko daukan plan bereziaren zati dira. Plan hori Lanbidek finantzatzen du eta enpleguko plan bereziak barne hartzen ditu, langabezia gehien daukaten Arabako udalerrietan, eta guztira de 500.000 euroz hornituta dago.
Enplegu anezken programak ekitaldi honetan ia 118.000 euroko aurrekontua dauka, eta Santa Maria la Real Fundazioarekin zuzenean lankidetzan arituta garatzen da, erakunde horrek hartzen baitu bere gain programa antolatu eta gauzatzea. Zenbateko horri, eta Gasteizko taldeetarik bati gagozkiola, Telefonica Fundazioaren eta Europako Gizarte Funtsaren laguntza gehitu behar zaio, zeina bereziki 35 urte baino gutxiagoko gazteei zuzenduta baitago.
Modu horretan, Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria la Real Fundazioak berriz ere editatuko dute batera egiten duten lana, joan den udazkenean lurralde historikoan sustatutako hiru enplegu anezken bidez laneratze kontuetan lorturiko emaitzen ondoren. Talde horietan parte hartu zuten hamar pertsonetatik seik besteren konturako lanpostu bat aurkitu zuten edo ekintzaile bihurtu ziren.
Gasteizko, Laudioko eta Oiongo anezkek 80 langabeturen esku jarriko dituzte beren gaitasunak eta trebetasun profesionalak hobetzeko baliabideak, bai eta lan merkatua aztertzeko eta lana lortzen ahalegintzeko bitartekoak ere.
Eskaerak urriaren 11 arte aurkeztu ahalko dira, anezken web orrian (www.lanzaderasdeempleo.es), edo hiru herrietan gaitutako bulegoetan.
Talde bakoitza astean hiru aldiz bilduko da bost hilabetez, udalek lagatako lokaletan, eta teknikari batek bideratuta hainbat jarduera egingo dituzte beren enplegagarritasuna hobetzeko: adimen emozionaleko eta komunikazioko saioak, marka pertsonala eta 2.0 lana bilatzea, elkarrizketa pertsonaletarako trebakuntza, enplegagarritasun mapak egitea, enpresak bisitatzea, bilerak egitea ekintzaileekin eta lan bitartekaritzako prozesuak abian jartzea.
Gasteizko anezketako bat eta Laudioko eta Oiongo taldeak 18 eta 60 urte bitarteko langabetuentzat dira; aldiz, Arabako hiriburuko bigarren anezka, zeina batera finantzatzen baitute Europako Funts Sozialak eta Teléfonica Fundazioak, batez ere 35 urtetik beherako gazteentzat izango da. Denek emango diete arreta laneratzeko arazo bereziak dauzkaten taldeei (luzaroko langabeak, desgaituak, eta abar).