Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseilua Kasinoan izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2017ko urr. 16a, 14:18

Kasinoaren inaugurazioa./ aiaraldea.eus

Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseilua beste leku batean bilduko da bihar. Probintzia Plazako Aldundiaren jauregiaren ordez, Laudioko kasinoa izango da diputatuen astearteroko ohiko bilkura horren egoitza, hemendik aurrera aldizka lurralde historikoko hainbat tokitan egingo baita, behin Kuadrillako.


“Geure asmoa lurraldetik hurbilago egotea da, haren beharrizanen berri zuzenean jasotzea, lekuan bertan irtenbideak planteatzeko”, azaldu du Ramiro González diputatu nagusiak. Horretarako, Gobernu Kontseiluaren ondoren, Aiarako Kuadrillaren kudeatzaileekin bilera egingo da, horrela eskualde horren egungo egoera eta bertan zuzeneko eragina duten Aldundiaren proiektuak ezagutzeko. Gainera, Kontseiluaren ondoko prentsaurrekoa ere Laudion egingo da, 11.30etan.

Lamuzako Parkeko kasino berriztatuan egingo den lehenengo ekitaldi garrantzitsua izango da. Leku horretan Arabako Aldundiak milioi bat euroko inbertsioa egin du 2017an. Denetara, kontuan harturik aldez aurretik bi eraikinen hondamena galarazteko egin behar izan ziren presako inbertsioak, Aldundiak jarritako diruak 2,6 milioi eurotik gora jo du. Lan honek eta Lamuza eta Laudiorekiko konpromisoak segida izango dute datorren urtean. Proiektu berri bat gertatzen ari da Kultura Etxean estalkia berriztatzeko, berokuntza sistema berri bat instalatzeko eta etxe horretako leihoak aldatzeko. Obrak 2018an egingo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide