Ramiro Gonzálezek Amurrioko Zaraobe institutua bisitatu du

Atzo bisitatu zuen Ahaldun Nagusiak Zaraobe Institutua. / Arabako Foru Aldundia

Ramiro Gonzálezek Amurrioko Zaraobe institutua bisitatu du, zeinak Araba 4.0 Industria proiektuan parte hartzen baitu; proiektu hori Arabako Foru Aldundiak gidatutako Agora ekimenetik sortu zen.

Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Amurrioko alkate Iosune Irabienekin batera, Amurrioko Zaraobe bigarren hezkuntzako ikastetxera hurbildu da gaur goizean, zeinak Araba Industria 4.0. proiektuan parte hartzen baitu. Proiektu hori Arabako Foru Aldundiak gidatzen duen Agora ekimenetik sortu zen, eta, berari esker, prestakuntza espezifikoko 350 ordu eskaintzen dira industria ingeniaritzako lizentziadunentzat, eta baita goi mailako ikasleentzat ere.

Han, Ramiro Gonzálezek, ikastetxeko instalazioak eta gelak ikusi ditu, eta hezitzaile eta arduradunekin bilera bat egin du, eta aditzera eman nahi izan die zein garrantzitsua den Arabaren etorkizunerako arabar enpresek laugarren industria iraultza berengana dezaten eta aurre egin diezaioten automatizazio prozesuari behar beste bermerekin. “Hauxe da gure lurraldea industrian are liderrago izateko bidea. Eta, hori lortzeko –nabarmendu du– funtsezkoa da ikasketa berriak lantzea, 4.0 Industriarekin lotura izango dutenak, bai unibertsitatean, bai lanbide heziketan.

Apustu hori Arabako lurralde osoan gauzatu beharrekoa da, eta bereziki hemen, Aiaran, industriak eskualdean duen pisuagatik”. Bestalde, ikastetxearen arduradunek abian dituzten ekimenen berri eman dute. Zehazki, Iñaki Rodrigo zuzendariak azaldu dio diputatu nagusiari nola egiten den lan prestakuntza dualean, nola ari diren aurten 14 ikasle parte hartzen mekanizatuen eta industria mekatronikaren zikloetan, Arabako hainbat enpresarekin, hala nola Envases Metalúrgicos, Inauxa, TUBACEX Taylor, Ingenet, Iza…eta abar. Nabarmendu beharrekoa da ezen sei ikasle ari direla  espezializazio-nazioartekotze programan parte hartzen, Tubacex empresa multinazionalaren barruan. Ramiro Gonzálezi jakitera eman zaio nola ikastetxean gauzatzen diren ekintzen artean baden nazioarteko harremanen sare bat, aukera ematen duena urtero-urtero nazioarteko mugikortasuneko programak gauzatzeko ikasle nahiz irakasleentzat, hala nola Danimarkan, Herbehereetan, Austrian edo Bulgarian, besteak beste.

Zaraobe ikastetxeak honako prestakuntza hauek eskaintzen ditu hasierako prestakuntzaren arloan: DBH, batxilergoa, lanbide heziketako eta prestakuntza zikloak. Bestalde, badu ikastaro eskaintza zabal bat langabetuentzat nahiz langileentzat, AFAk, Hobetuz fundazioak eta Lanbidek finantzaturik.

Bisita horren aurretik, arabar agintari gorenak bilera bat egin du Josune Irabienekin, eta hark udalerriarentzat axola handikoak izan litezkeen ekimenen berri eman dio. Horixe da Nerbioko parke linealari jarraipena emateko ingurumen garapeneko proiektuen kasua; halaber gizarte zerbitzu jakin batzuen garapena, bizi kalitatea hobetzekoak nahiz ekonomia eta enplegua sustatzekoak.

Kider enpresari ikustaldia
Bilera horien ostean, Ramiro González Kider Store Solutions S.L enpresari egin dio ikustaldia, zeina herri horretan bertan baitago, haren instalazioak ezagutzeko asmoarekin. Kider merkataritzako guneak ekipatzen jarduten da, eta 2014an hasi zen lanean. Gaur egun, 175 langile dauzka. Konpainia horrek negozioa garatzeko daukan estrategiaren oinarria da produktuak eta konponbideak berritzea, eta baita ere merkatu berrietara hedatzea, nahiz Europar Batasunean, nahiz Europar Batasunaz kanpoko herrialdeetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide