Abian da Laudioko enplegu anezka

68 pertsona langabetu trebatuko dituzte lana bilatzeko zereginean.
Izena emateko   epea   irekita   dago   oraindik,   12   plaza   betetzeko baitaude Laudion eta Oionen.

Gasteizko enplegu anezkak (2), eta Laudiokoa eta Oiongoa  aste  honetan  hasi  dira  lanean, 68  pertsona  langabetu  trebatzearren  lana bilatzeko  zereginean,  hainbat  adin,  prestakuntza  maila  eta  lanbide  ibilbidetakoak.

Talde  bakoitzak  koordinatzaile bat izango du buru, eta gaitasunak hobetzeko, lan merkatua analizatzeko eta enpresekin harremanetan sartzeko tresnak jarriko dituzte taldearen esku.

Arabako  Foru  Aldundiaren  Enplegu,  Merkataritza  eta  Turismo  Sailak  eta Santa María la Real Fundazioak iazko uztailean sinatu zuten elkarlan hitzarmen bat lau anezka horiek abian   jartzeko, langabezian   diren   arabarrei   beren   egoera aldatzeko tresna eraginkor bat eskaintzearren.

Finantzaketan, Telefónica Fundazioak eta Lanbide euskal enplegu zerbitzuak parte hartzen dute.

Ekimen hau Foru Gobernuaren programa berezi  baten  barruan gauzatu da, programa horren xedea delarik langabeziaren kontra borrokatzea lurralde historikoko eskualde ahulenetan.

Enplegu,  Merkataritza  eta  Turismo  Saileko  foru  diputatuaren  esanetan, 2016an abian jarritako anezken emaitzek erakusten dute anezkak “ondo ari direla lanean, eta laneratzeko tasa handiagoa ematen dutela ezen ez beste enplegu politika aktibo batzuek, eta, hori dela eta, programa indartzea erabaki dugu”.

Aurten,  lau anezka izango ditugu, 2016an baino bat gehiago, eta Gasteizko anezketako bat 35 urte baino gutxiagokoentzako bereizi dugu”. “Gure nahia da arabar lan gabetuek tresna honetaz baliatzea ikusgai izateko, harreman  sareak  sortzeko,  enpresak  bisitatzeko  eta  enplegua  bilatzeko  zereginean nork lagundua izateko”, erantsi du.

Gasteizko eta Oiongo enplegu anezka berriak aste honetan bertan hasi dira lanean, langabetuei laguntzearren datozen bost hilabeteotan lana bilatzeko modu berritzaile  batekin trebatzen,  taldean,  kultura  kolektibo,  solidario  eta  proaktibo batez eta lan merkatuaren koordenatu berrien arabera. Gaur egun, 34 emakume eta 34 gizon ari dira parte hartzen, 18 eta 59 urte artekoak,  eta  hainbat  prestakuntza  profiletakoak: DBH,  lanbide  prestakuntza, batxilergoa  eta  unibertsitatea. Batzuk  beren  lehenbiziko  lana  bilatzen  hasten dira, eta beste batzuk hainbat arlotako esperientziaren ostean hasten dira lanean (ingeniaritzan, hizkuntzetan, merkataritzan, ostalaritzan, komunikazioan, gizarte arretan, industria produkzioan, mekanikan edo garbitasunean jardun ostean).

Gerta liteke kopuru hori gehitzea datozen egunotan, zeren eta izena emateko epea  irekita  baitago  oraindik,  eta  12  plaza  baitaude  betetzeke  Laudion  (5)  eta Oionen (7).

Elkarlanaren kultura
Datozen egunotan hautaketa prozesuaren ardura izango duten teknikariek eta programaren kudeaketaren ardura izango dutenek azaldu dute enplegu anezka oso jende  talde  askotarikoak  osatzen  duela,  hainbat  eratako  esperientzietatik baitator, aurrerantzean  ez  dutelarik  beste  eginkizunik  izango talde  bat  osatu  eta  helburu berbera  partekatu baizik: elkarri  laguntzea  lanbide  gaitasunak  hobetzen  eta  lana bilatzeari    modu    proaktibo    eta    koordinatuan    ekiten,    lan    aukera    berriak aurkitzearren.

“Enplegua bilatzeko helburu argiarekin iristen dira. Horretarako, hobetu egin behar  dituzte curriculuma,  elkarrizketetan  komunikatu  eta  adierazteko  modua; harreman  sarea  hedatu  beharra  daukate,  bai  eta  beren sektoreko enpresa sarea hobetu  ezagutu  ere”.

Horrez  gain,  sare  sozialen  erabilera  hobetu  beharra  daukate, enplegua  bilatzeko  tresna  gisa erabili haiek,  prozesuan  sendoago  eta  lagunduak sentitzeko”, azaldu du Begoña Guzmán Gasteizko anezketako bateko teknikariak.

“Saiatzen dira enplegua bilatzeko modua hobetzen, jakin nahi dute zer egiten duten gaizki, aldatu eta emaitza hobea lortzeko. Parte-hartzaileetako batzuk aldaketa une batean daude,  eta  nahi  dute  anezka  bultzagarri  gerta  dakiela  prozesu  horretan”, adierazi du Mar Tablares Laudioko anezkako teknikariak.

Zer egingo dute anezketan?
Parte hartzaileak astean hainbat egunetan bilduko dira Gasteiz, Laudio eta Oiongo   udalek   utzitako   lokaletan,   eta   hainbat   jarduera   gauzatuko   dituzte enplegagarritasuna   hobetzeko: coaching   eta   adimen   emozionaleko   saioak, komunikazio    dinamikak,    marka    pertsonala    eta    2.0    enplegu    bilaketa; elkarrizketetarako trebatzea; enplegagarritasun mapak egitea, enpresak bisitatzea eta   giza   baliabideetako   arduradunekin   topaketak   izatea, erabat   laneratzea lortzeko.

“Baditugu  frogak  agerian  jartzen  dutenak  eraginkorra  dela  Santa  María  la  Real Fundazioak  anezketarako  daraman  metodologia. Anezkan  sartu  den  pertsona  oso aldaturik  ateratzen  da,  hazkunde  pertsonal  eta  profesional  batekin  eta  teknika berriak  ezagutuz,  eta  horrek  segurtasuna  eta  konfiantza  ematen dizkio.

Emaitzek, bai   kopuruaren   aldetik – %50   lagunek   lortzen   baitute   laneratzea – bai kualitatiboki, adore  ematen  digute enplegagarritasuna  hobetzeko  proiektu  honen alde egiteko aurrerantzean  ere”  nabarmendu  du  Telefónica  Fundazioaren Erakunde Harremanetarako zuzendari Joan Cruzek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide