Guztira, 16 eguneko arretarako landa zentro daude Arabako Lurralde Historikoan, hamasei udaletan banatuta, eta 230 pertsonek jasotzen dute arreta horietan. Nahiz eta eguneko arretarako landa zentroak udal baliabideak izan,
Arabako Foru Aldundiaren kontura da lurraldean dauden zentroen finantzaketaren % 80, milioi bat euro inguru 2017an. Eguneko arretarako landa zentroei esker, adinekoek beren etxeetan bizitzen jarraitzen dute bizi kalitate onargarri batekin. Izan ere, senideekin eta auzokoekin
harremanetan jarraitze dute, egoitza baliabideetara jo gabe.
Zentro integratuak, prebentiboak, asistentzialak eta komunitarioak dira, adinekoei hainbat zerbitzu ematen dietenak egunez, hala nola, ohiko bizitzaren jardueretan laguntzekoak eta aisialdi eta denbora librekoak.