14 lagun trebatu ditu Arabako Foru Aldundiak mendekotasuna duten pertsonei laguntza soziosanitarioa eskaintzeko

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2018ko urt. 18a, 06:30

Arabako Foru Aldundiak Laudion trebatu ditu 14 lagun, emakumezkoak gehienak. Horri esker lortu dute beharrezkoa den ziurtagiria mendekotasuna duten pertsonei laguntza soziosanitario eskaini ahal izateko.

Guztira 52 pertsona dira, nagusiki emakumezkoak, Araban mendekotasuna duten pertsonei laguntza soziosanitario eskaintzeko, profesionaltasun agiria lortze aldera, laguntzaile pertsonal eta profesional izateko prestakuntza ikastaroetan parte hartzen ari direnak.

Ikastaroetako bi –guztira, 27 ikasle– Gasteizen antolatu dira eta beste biak Laudion (14 ikasle) eta Oionen (11 ikasle) eskaintzen dira. Ikasketa horiek, erabat doakoak, 2015az geroztik ari da Arabako Foru Aldundia sustatzen Gasteizko Udalaren laguntzarekin, eta helburu dute arlo hori suspertzea eta profesionalizatzea, bai eta lanpostu eta lan aukera berriak sortzea ere.

Prestakuntza horrek batez ere emakumeen enplegagarritasuna ahalbidetzen du, emakumeak baitira mendeko pertsonei beren etxeetan arreta emateko sektorean lan egin duten pertsona gehienak. Ikastaroek beste helburu bat ere badute, alegia, mendeko pertsonak dituzten familiei laguntza egokia ematen saiatzea.

Profesionaltasun ziurtagiria lortzeak badu bere garrantzia, besteak beste, titulu horrek ahalbidetzen duelako Arabako Foru Aldundiaren laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE) jasotzen duten mendeko pertsonen laguntzaile pertsonal jardutea. Laguntzaile pertsonalak kontratatzeak eragiten dituen gastuak ordaintzen laguntzea du helburu prestazio ekonomiko horrek.

Laguntzaile horiek ikasketak egiten edo laneratzen lagunduko dute, edo mendeko pertsonen eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia areagotzen.

2015ean Gasteizko Udalarekin elkarlanean hasi zenez geroztik, Lanbidek ikastaro hori egin dela eta pertsona horien gaitasun profesionala egiaztatzen duten 57 ziurtagiri eman ditu. Ziurtagiri horiek ofizialak dira eta Estatu guztian dute balioa.

Iragan azaroaz geroztik Aiaran eta Arabako Errioxan ere eskaintzen dira

Oraintsu, hain zuzen ere, iragan azaroan, Arabako Foru Aldundia laguntzaile pertsonal profesionalak prestatzeko ikastaroak Aiaran eta Guardia-Arabako Errioxan ere hasi zen eskaintzen.

Ikastaro horiek egiten dituztenei gaitasuna aitortuko zaie mendeko pertsonak nola etxean hala gizarte erakundeetan artatzeko, alegia, besteak beste, lan egiteko aukera gehiago izango dituzte.

Eskaintza zabaltzearekin, foru aldundiak lortu nahi du hiriburutik kanpoko herrietan bizi diren pertsonek ere beren burua prestatzeko aukera bera izan dezatela.

Laguntzaile pertsonal lanetan dihardutenek 2022. urtera arte izango dute profesionaltasun ziurtagiria lortu ahal izateko epea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide