"Sortzea, EZ errepikatzea” erakusketak Artiumeko fondoak Amurriora daramatza

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2018ko mar. 26a, 09:33

Asteburuan inauguratu dute erakusketa. / Roberto Arribas

La Casona-k 39 grabatu pieza biltzen ditu, museoak oraintsu erosiak eta La Taller sormen eta ikerketa plastikoaren espazioaren bidez sortuak.

Artium, Arte Garaikidearen Euskal Museoaren mugak desagertu egiten dira bertako funtsak lurraldearen zati izan daitezen. Aguraingo ZabalArte aretotik pasa ondoren, bihartik aurrera Amurrioko La Casona-k jasoko du “Sortzea, EZ errepikatzea” erakusketa, Artiumeko funtsei gehitutako azkenetako bilduma; izan ere, 39 pieza baitira, batzuk beren-beregi eginak horretarako, grabatuaren eta, oro har, artearen indarrean pentsatzera gonbidatzen gaituztenak, pentsaera, kritika, zirrara eraikitzeko.

Grabatuak ikuslea sentsibilizatzeko gaitasuna dauka, eta hori oso teknika gutxik lortzen dute. Kultura ikuskizunaren handitasunari lotuta erakustera jotzen duen testuinguruan, grabatuak eusten dio zeinuaren funtsean, prozesuan eta mezuan duen garrantziari; soilik ikustekoa den gure antzematea zentzumenetara zabaltzeko gaitasuna duen teknika baita. Grabatua hitzak iraunkortasunaz eta errepikatzeko gaitasunaz hitz egiten digu, eta teknika bat da, arte demokratizatu bat, denontzat, serie egite eta banaketa gaitasuna baitauka.

Gaur egun, Artiumen funtsetan lan grafikoko bostehun bat ale daude. Erakusketa horretako 39 piezek bilduma bat osatzen dute, euren egileek Maite Martínez de Arenaza maistra inprimatzailearen lankidetzaren La Tallerren, Bilbon, egina, hain zuzen, sormen eta ikerketa plastikoko espazioa eta arreta, kalitate eta epeltasunerako, topagune eta komunikazio lekua.

“Kasu honetan, ezagutarazi digu eta balioan jarri ahal izan dugu bildumak egindako azken erosketetako bat, pentsaerari eta zabalkundeari dagokienez teknika eraginkorretako baten eskutik, irudi mundu intimo bezain indartsua: grabatua. Sortzea, EZ errepikatzea erakusketan 31 egileren lana aurkezten da -gehienak gure inguru hurbilekoak-, azken 10 urteetan egina. Lanek sormen eta ikerketa plastikoaren prozesuaz, topaketa eta komunikazioaz, eta beste irizpide transzendente batez hitz egiten digute, hain zuzen, artearen demokratizazioaz; izan ere, obra batzuk arte garaikidean eta mundua esperimentatzean, pentsatzean interesa duten jende gehiagori heltzen baitira”, azaldu du Kike Martínez erakusketaren komisarioak.

Objektu horiek LA TALLERen egin dira, Maite Martínez de Arenazak Bilbon duen estudioan, eta horien ezaugarri dira arreta eta kalitatea, “ondo biziz joateko eta, ahal bada, astiro”, esan du inprimatzaile horrek. Guztira, 39 pieza dira, eta jasotzen ditu teknika tradizionaletatik, hala nola xilografia, litografiak, serigrafiak, akuaforteak, estanpazioa… egungo sormen prozesu digitaletaraino, horien prozesu eta objektuen konbinazio posibleekin.

Artista parte hartzaileak grafikora heltzen dira beste teknika bisual batzuetatik. Eskulturan, margolaritzan, instalazioan, marrazkian, bideoan edo ekintzan izandako eskarmentua inprimaketaren prozesu xehearen berotasunak zeharkatzen du, idazte prozesuaren antzera, irrikatsu, puntuala; prozesu gogoetatsu eta erakargarria dena. Teknika eta hizkuntza, ikerketa artistikorako espazio gisa, eta prozesua, gai sentibera gisa, dira argudio tematiko nagusiak artearen esperientzia eta ikusten denaren eta sentitzen denaren arteko irudiaren elkarreragiketa aldarrikatzen dituen hautaketa horretan.

“Azkenik, nabarmendu nahi dugu lan horietako 4 beren-beregi egin dituztela erakusketa honetarako Arabako artearen inguruko artistek, eta gure artea zabaltzen lagundu horrela. Nerea Lekuona, Natalia Albéniz, eta Miriam Isasi artista gasteiztarrek eta Mario Paniego amurrioarrak egin dute proiektuari lotzen zaizkion proposamen bana. Horrela, lan horiek museoko funtsetan sartzearekin eskuragarriak egiten dira, bere kostua eragozpena izan gabe jende interesdunarentzat”, erantsi du Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide