Babestutako edukiak

Arabako Foru Aldundiak gizarte osoari eskatu dio erantzukizunez jokatzea indarkeria matxista deuseztatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2018ko aza. 16a, 14:09

Hainbat elkarretaratze egingo dira azaroaren 25ean eskualdean emakumeenganako indarkeria arbuiatzeko. Aiaraldea.eus

Aske bizi nahi dugu. Emakumeok argi dugu. Eta zuk? kanpaina aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak, azaroaren 25ari begira. Ez da erakunde horrek indarkeria matxistaren aurka egingo duen jarduera bakarra izango, Laia eskola ere abian baitago. Eskualdean makina bat hitzaldi eta tailer egingo dira egitasmo horren barruan.

Azaroaren 25ean izango da  Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.  Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalarekin batera, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina bat jarriko du abian lurralde osoan. Baita askotariko programazioa ere, herritar guztientzako, oro har, eta bereziki gazteentzako. Hitz joko bat erabiliz, "Aske bizi (raun) nahi dugu - Queremos (sobre) vivir libres", gizarte osoari eskatu nahi diote erantzukizunez jokatzeko, emakumeek indarkeria matxistarik gabe bizitzea bermatzeko.

Aldundiak txartelen bidez zabalduko du erakunde kanpaina, lurraldeko leku guztietara iristen dela bermatzeko, bereziki landa eremura eta Arabako kuadrilletara. Araba Buseko autobusetan ere jarriko dituzte txartelak.
Horrez gain, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak zenbait informazio saio antolatu ditu emakumeek indarkeria egoeretan dituzten eskubideei buruz, eta baita erabil ditzaketen baliabide juridikoez ere. Horietan, Susana Cambrana arituko da, abokatua eta Hegoak foru zerbitzuko arreta soziojuridiko espezializatuko arduraduna. Azaroaren 15ean eta 22an eta abenduaren 13an izango dira, Laudion, Amurrion eta Araian.

"Libre bizi nahi dugu. Emakumeok argi dugu. Eta zuk?" lema loturik dago Emakundek antolatutako Beldur Barik erakundearteko programarekin.  Eskualdean lehiaketa propioa antolatu dute. Gazteentzako dinamika horren helburua da talde eztabaida eta hausnarketa sustatzea, hainbat baliabide erabiliz. Urduñan izango da Aiaraldeko txapelketaren sari banaketa, hilaren 23an.

 

Laia Eskola da Arabako Foru Aldundiak berdintasuna sustatzeko abian jarri duen egitasmoa

 

Laia Eskola abian
Hainbat ekimen sustatu ditu Arabako Foru Aldundiak Aiaraldean azken urteetan indarkeria  matxistaren aurka borrokatu eta berdintasuna sustatzeko. Laia Eskola da horietako bat. Egitarau oparoa egongo da eskualdean datozen asteetan egitasmo horren barruan:  hitzaldiak, berdintasun topaketak, autodefentsa tailerra, mendi orientazio ikastaroa... Aiaraldea.eus atariko agendan topatu daitezke deialdi guztien inguruko informazioa.

Besteak beste, nabarmendu beharra dago emakumeen genitalen mutilazioan aditua den Adriana Kaplanek solasaldia eskainiko duela azaroaren 29an Laudion. Arratsaldeko seiretan izango da zita, Kultura Etxean.

Astebete lehenago, aldiz, Aiaraldeko Berdintasun Topaketa egingo da Aiarako udaletxean., azaroaren 17an. Goiz osoko egitaraua prestatu dute egun horretarako, 10:00etatik 14:00etara luzatuko dena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide