Foru Ogasunak doako telefono bat jarriko du abian errenta kanpainan

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2018ko aza. 19a, 07:00

Zergadunek, doako 900 linea berrira deituta, aukera izango dute etxean jasoko duten aitorpen proposamena (Rentafacil) onartzeko edo hitzordua eskatzeko. Gainera, Ogasunak gailu mugikorren bidez kudeaketa gehiago egiteko aukera eskainiko du.

Datorren errenta kanpainan, Arabako zergadunek aukera izango dute doako 900 lineako telefono zenbakiaren bidez onartzeko etxean jasoko dituzten aurrez egindako aitorpenak (Rentafacil), eta hitzordua eskatzeko ere bai, aldundiaren bulegoetan arreta jaso nahi izanez gero. “Horri esker, beste urrats bat egin da zergadunen alde, Ogasuna herritarrei gero eta gehiago gerturatzeko eta gauzak errazteko helburua betetzeko bidean”, gogorarazi du Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak.

Baina ez da hori Arabako Foru Ogasunak datorren errenta kanpainarako iragarri duen berritasun bakarra; izan ere, gailu mugikorren bidez kudeaketa gehiago egiteko aukera eskainiko du. Horiek horrela, mugikorrean bi klik eginda Rentafacil aitorpenak onartzeaz gain, aurrerantzean, aurretiazko hitzordua eta zerga datuak ere eskatu ahal izango dira. Izan ere, gero eta arabar gehiagok eskatzen du Ogasunarekiko izapideak telefono mugikorraren bidez egitea. Hain zuzen, azken errenta kanpainan, guztira 7.379 zergadunek onartu zuten beren gailutik, zuzenean, Rentafacil modalitatean aurrez egindako aitorpena.

Egutegia
Datorren errenta kanpainan, martxoaren 29an hasiko dira Rentafacil modalitateko proposamenak bidaltzen, eta apirilaren 5etik aurrera onartu edo aldatu ahal izango dira. Bestalde, 2019ko apirilaren 9tik aurrera egin ahal izango dira errenta aitorpenak aldundiaren bulegoetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide