Aldundiak 7 langabeturen prestakuntza eta kontratazioa bultzatu ditu Laudion eta Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2019ko ots. 19a, 21:55

Bisita egin zuen Cristina González diputatuak Laudion eta Amurrion astelehenean. / AFA

Cristina  González diputatuak  bertatik  bertara  ezagutu  ditu  bi udalerrietan egindako proiektuak.

Arabako Foru Aldundiak zazpi langabeturen prestakuntza eta kontratazioa bultzatu ditu Arabako Laudion eta Amurrion, lurraldeko batez bestekoa baino langabezia tasa handiagoa duten udalerrietan langabeziaren aurka jarduteko programaren  esparruan.

Programa honen asmoa da laneratzeko zailtasuna duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, alde behartsuetan langabezia murriztea eta gizarte edo ingurumen proiektuak gauzatzea. Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo  Sustapenaren Saileko diputatuak bilera bana izan du gaur Laudioko alkate Natxo Urkixo eta Amurrioko alkate Josune Irabienekin, enplegu foru planekbi herrietan zer garapen izan duten elkarrekin aztertzeko eta funtzionamendua ebaluatzeko, 2019ko deialdiko oinarriakprestatzeari begira.

Cristina Gonzalezek eta bi udal arduradunek bertatik bertara ikusi dute, gainera, zer lan egiten ari diren onuradunak herri horietako gune berdeak eta ekipamenduak berreskuratzeko. “Azken hiru urteetan ia milioi erdi euro bideratu  ditugu Laudio eta Amurrioko 28 langabeturi prestakuntza eman eta lanpostu bat eskueran jartzeko. Pozik gaude emaitzekin, eta aurten berriz ere onetsiko dugu  bereziki  kaltetuak dauden taldeen laneratzea bultzatzeko laguntza deialdi hau” iragarri du. Foru gobernua joan den urtearen bukaeraz geroztik enplegu planak bultzatzen ari da langabezia tasa handiena duten lurralde historikoko zortzi udalerritan: Oion, Amurrio, Laudio, Bastida, Agurain, Santikurutze Kanpezu, Lapuebla de Labarca eta Moreda Araba.

Plan hauek Lanbidek jarritako 382.100 euroz horniturik daude eta herri haietako 34 pertsona prestatzea eta kontratatzea dute helburu.

“El Refor” berreskuratzea
Laudioko enplegu planari esker, zeina udal horretako udalaren laguntzarekin egikaritu baita, urte hasieratik udal horretarako lau langabetu kontratatu dira –langile buru 1 eta 4 lorezain–baso itxiturak kendu eta haiek birziklatzeko, modu horretanhobetu egiten baitira joan-etorriak baso irekian eta aurre hartzen baitzaie suteei udan.

Plan horrek 56.369 euroko aurrekontua dauka. Amurrioko enplegu planaren kasuan, langabezian dauden bi pertsona sei hilabeterako igeltsero ofizial gisa kontratatuko dira, aipatutako eraikina elikadura nekazaritza enpresen haztegi   bihurtzeko. Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak ekintza hori 43.170 eurorekin finantzatu du.

Cristina González diputatuak azpimarratu duenez, plan horien xedea da “herri horietako pertsona talde bat langabeziaren gurpiletik ateratzea, laneratzea eta behin programa bukatzen dutenean haien enplegagarritasuna hobetuko duten prestakuntza eta esperientzia eskaintzea”. Gonzalezek, Urkixok eta Irabienek onuradunak ezagutu dituzte, haiek egiten diren lanak bisitatu dituzte, eta haien ahalegina eskertu dute. Araban langabeziak duen bilakaera “ona da, legegintzaldi honen hasieratik langabeziaren erregistroetan ia 6.000 pertsona gutxiago baitaude”, adierazi du diputatuak, baina “oraindik ere 19.000 arabar baino gehiago daude lan egin nahi eta ezin  dutenak. Hortaz, gure lehentasuna  langabezia da oraindik eta, arrazoi horregatik, 2015etik lau halako egin dugu enplegua sustatzeko eta haren kalitatea hobetzeko aurrekontua”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide