Arabako Foru Aldundiak bultzatzen dituen Gasteizko, Laudioko eta Aguraingo enplegu anezkek lana bilatzeko beren proiektu pertsonala eta kolektiboa aurkeztu diote lurraldeko enpresen ordezkari talde ugari bati, Artium Museoan egindako ekitaldian. Anezketako parte hartzaileek eta giza baliabideen arduradunek, baita ere, partekatu dute elkartze eta bitartekotzako gune bat. Joan zen azaroan jarri zituzten abian Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak eta Santa María la Real Fundazioak, Telefonica Fundazioarekin eta Lanbiderekin elkarlanean, lau anezka horiek, helburu zutela 65 pertsona lanpostua bilatzeko trebatzea. Koordinatzaile bat da talde bakoitzaren liderra, eta haren eskuetan jartzen ditu gaitasunak hobetzeko, lan merkatua aztertzeko eta enpresekin harremanetan jartzeko tresnak. Langabezia tasarik handiena duten Arabako udalerri eta eskualdeetan enplegua sustatzeko programa berezi baten zati da ekimen hori, kontrataziorako plan berezien garapenarekin batera.
Gasteizko, Laudioko eta Aguraingo enplegu anezkek proiektuaren bide erdia egin dute, eta duela zenbait astetik hona hainbat konpainia eta erakunderekin bitartekotza lan handia egiten ari dira. Arabako Foru Aldundiak lan horretan lagundu nahi izan du, eta anezkak Arabako arlo ekonomiko guztietako 20ren bat enpresari aurkezteko ekitaldia antolatu du Artium museoan. Besteak beste, Michelin, CIE Automotive, Eulen, Telefónica, Guardian eta Ramondín enpresak izan dira topaketa horretan. SEA-Empresas Alavesas erakundeak ere parte hartu du, lurralde historikoko enpresek enplegu eta gaikuntza aldetik dituzten beharrizanen inguruko azterlana aurkezteko.
Emaitza positiboak
Enplegu Sustapenaren Saileko foru diputatuak, Cristina Gonzalezek, inauguratu du bilgune hori, Sonia González Santa María la Real Fundazioko Enplegu Anezken programaren lurralde koordinatzailearekin eta Luis Miguel Olivas Telefónica Fundazioko enplegagarritasun eta hezkuntza berrikuntzarako zuzendariarekin batera. Baita ere, bertan izan dira Nerea Melgosa, Gasteizko enplegu zinegotzia, eta Natxo Urkixo, Laudioko alkatea. Gasteizko, Laudioko eta Aguraingo udalek ere parte hartzen dute proiektuan, anezkei bileretarako aretoak eta lantokiak utziz.
“Hasieran talde horietako kide izan ziren 25 pertsonak aurkitu dute dagoeneko lana, egin zuten ahaleginari eta anezkaren babesari esker. Iaz % 60ko laneratze tasa lortu genuen, eta aurten emaitza hori berdintzeko bidean gabiltza; beraz, zorionak proiektua parte hartzen duzuen pertsona eta erakunde guztioi”, adierazi du Cristina Gonzalezek."
Diputatuak azpimarratu egin ditu enplegua sustatzeko Aldundiaren politikak baliabide ekonomiko gehiagorekin hornitzeko azken lau urte hauetan egindako ahaleginak, eta hau gogorarazi du: “2015eko aurrekontuetan jasotako 600.000 euro soilik izatetik 2018an ia 2,5 milioi euro izatera pasatu gara. Enplegua oraindik ere arabarren kezka nagusia da eta, hortaz, guretzat lehentasuna du.Oraingo erronka langabezia murriztea ez ezik, sortzen den lana kalitatezkoa izatea ere bada, egonkortasun eta soldata aldetik”Gasteizko, Laudioko eta Aguraingo enplegu anezkak 65 langabeturekin (gizon eta emakumeak, adina, prestakuntza eta ibilbide profesional askotarikoak) hasi ziren lanean. Horiei lanbide-orientazioa eskaini zitzaien, bai eta lan bilaketa sustatzeko eta optimizatzeko laguntza ere. Horretarako, langabetuon esku egungo lan merkatuaren beharretara egokitutako tresnak, teknikak eta gaitasunak jarri ziren.
Tresna eraginkorra
Lau hilabete geroago, talde lanaren eta norbere ahaleginaren ondorioz, badira 24 parte hartzaile hainbat sektoretan besteren konturako lana aurkitu dutenak. Sektore horietan, besteak beste, nabarmentzekoak dira 45 eta 50 urte baino gehiagoko zenbait pertsona, langabezian lau urtez edo luzaroago egon ondoren berriro ere lanpostua aurkitu eta horrela lan merkatura itzuli direnak.
Haiekin batera, 4 pertsonak profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko aukera hartu dute, hainbat arlotan, eta horiekin lan praktikak egingo dituzte; eta beste batek autoenplegua edo ekintzailetza aukeratu du eta bere negozioa ipini du martxan: argazkigintza estudio bat Laudion. Horrek esan nahi du oraingo laneratze ehunekoa % 44,6 dela. Kopuru hori oraindik behin-behinekoa da; izan ere, anezkak funtzionatzen ariko diren azken hilabetearen hasieran gaude orain, eta hilabete hori trinkoena da enpresa egiturarekiko harremanen aldetik. Santa María la Real Fundazioko anezken lurralde koordinatzaileak, Sonia Gonzálezek, azaldu du programak martxan egon den sei urtean izandako bilakaera, eta gogorarazi du Espainiaguztian lortutako emaitzek erakusten dutela.