Eskualdeko garraio zerbitzu berriak modu erregularrean lotuko ditu, datorren uztailaren 1etik aurrera, Arabako landa gune txikiak eta haien eskualdeetako herri nagusiak, non oinarrizko zerbitzuak baitaude (garraioa, osasuna, hezkuntza, kirol instalazioak, merkataritza; udal administrazioa, eta abar)."7/8 plazako ibilgailuz hornituriko hogeiren bat lineek egunero 5 eta 9 arteko joan-etorriak egingo dituzte.Cristina González CalvarBide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak gaur prentsaurrekoan iragarri du abian jarriko dela zerbitzu hori, eta azaldu du zeintzuk diren eskariaren araberako garraioaren ordez jarriko den ereduaren ezaugarriak.
Eskariaren araberako zerbitzuak 2012. urteaz geroztik ematen ari zaizkie autobusen foru lineen geltokirik ez daukaten herri txikietan bizi diren arabarrei.Eredu berrian hobekuntza nabarmenak daude, hala nola zerbitzua erregularra izatea eta eskualdeetako herri nagusiekin lotuta egotea, BAT txartela erabiltzeko aukera egotea ordainketa modu gisa eta modu horretan txartel arruntaren prezioa baino merkeago aterako da ordaindu beharrekoa, zerbitzua asteburuan ere emango da, eta web atariaren eta telefonoaren bidez erreserbak egiteko zentral bate ere egongo da.“Arabako herri txikietan bizi direnentzako garraio publikoaren eskaintzaberritu eta hobetuko dugu behar bezala erantzutekogurea bezalako lurraldearen tamaina, atomizazioa eta zahartzea daukan lurralde baten errealitateari, landa zonen despopulazioa geldiarazteko, eta gizarte eta lurralde oreka finkatzeko” esan duCristina Gonzalezek.
9 joan-etorri egunero
Eskualde garraioko zerbitzu berriak berritasun garrantzitsu asko ekarriditu, orain indarrean dagoen ereduarekin alderatuta, eta haietako batdaeskualdeetako herri nagusietarahurbiltzea.Eskariaren araberako oraingo garraioak erabiltzaileak beren bizilekuetatik garraio erregularreko geltoki hurbilenera eta alderantziz eramaten ditu, baina eskualde garraio berriak bidaiariak eskualdeko herri nagusira edo erreferentzia herrira eramango ditu.Udalerri horietan, oinarrizko zerbitzuak daude (osasuna; hezkuntza; kirol instalazioak; merkataritza; udal, eskualde eta foru administrazioa, eta abar).eta Alava Buseko lineen bidez lotura daukate Gasteizekin eta lurraldeko beste herri batzuekin.“Arabarrek eskualde garraioa erabiltzen jarraitu ahalko dute beste garraio publiko batekin lotzeko lehenengo pauso gisa, baina baita medikuarenera joateko, ikastetxe batean ikasteko,kirola egiteko, erosketetara joateko edo, besterik gabe, aisialdiaz gozatzeko ere” azaldu du diputatuak.
Beste berritasun bat da landaguneak eta eskualdeetako herri nagusiak lotzeak ohiko izaera izango duela eta asteburu guztian emango dela (eskariaren araberako garraio zerbitzua orain 15:00etan bukatzen da larunbatetan).
Hogeiren bat lineek bermatuko dute lotura hori bidaiarien mugikortasun eredueneta Álava Buseko lineen programazioaren arabera ezarritako ordutegi finkoen bidez.Eskualde garraioaren zerbitzuaren ibilgailu gehienek 7/8 pertsonarentzako lekua daukate, baina, zenbait kasutan, askoz ere leku gehiago dago; hain zuzen ere, 16 plaza.Lineek 5 eta 9 joan-etorri bitartean egingo dituzte astelehenetik ostiralera, eta 3 eta 5 joan-etorri bitartean asteburuetan. Ibilbide osoaren batez besteko iraupena hogeita hamar minutu ingurukoa izango da linea guztietan.
Aldatzen ez dena indarreko ereduarekin alderatuz da premia dagoela aldez aurretik lekua gordetzeko, ibilgailuak bere ibilbideko herrietan geldituko baitira baldin eta eskaria badago.Bidaiaren aurreko egunaren 20:00ak arte egin ahalko dira erreserbak (orain bidaiaren aurreko egunaren 18:00ak arte egin daitezke) eta lanean jarraituko dugugero eta gehiago murritz dadin beharrezkoa den aurrerapena.“Plazak erreserbatzeko landa eremuko taxilariari deitzen zaio orain; aldiz, eskualde garraio zerbitzu berriarekin, erreserba zentralera jota erreserbatuko dira, araba.eus/alavabusweb orriaren bidez eta 945 18 20 60 telefonora deituta. Gainera, aukera egongo da aldizkako erreserbak egiteko, eta hori aukera interesgarria da ikasle zein kirolarientzat”, zehaztu du Cristina Gonzalezek.
BAT txartela
Beste hobekuntza batzuk ere izango dira: BAT txartela eta haren deskontuak txartel arruntaren prezioan txertatuko dira, eta zerbitzua ematen duten ibilgailuak lotu egingo dira foru garraioaren informazio guztia zentralizatzen duen tresna telematikoarekin. Azken hobekuntza horrek oso datu erabilgarriak izateko aukera emango du eredua doitu eta hobetzeko (ibilbideak, ordutegiak betetzea, bidaiari kopurua eta abar).Hobekuntza horiek guztiak egin arren ez da prezioa igoko.Eskariaren araberako erabiltzaileek egun 1,70 euro ordaintzen dute bidaiako, eta prezio horri eutsi egingo zaio eskualde garraioan, baldin eta zerbitzua BAT txartelarekin ordaintzen bada.
Gainera, eta oraingo egoeraz bestela, 65 urte baino nagusiagoek, desgaituek eta familia ugariek deskontu gehiago eduki ahal izango dituzte.Eskualde garraioa datorren uztailaren 1etik aurrera hasiko da martxan, Mendialdeko, Añanako, Aiaraldeko, Gorbeialdeko eta Arabako Errioxako kuadrilletan eta Trebiñuko Konderrian.Eskariaren araberako garraioa orain arte bezala martxan jardungo da Arabako Lautadako Kuadrillan eta beste eskualde batzuetako hainbat herritan, –loteak oraindik ez dira adjudikatu–, harik eta zerbitzu horren ordez beste zerbitzu berria jarri arte.