Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria la Real Fundazioak hiru enplegu anezka abian jarriko dituzte udazkenean, Gasteizen (2) eta Laudion, langabetuei baliabide eraginkor bat eskaintzeko, lan bat aurkitzeko aukera hobetze aldera. Izena emateko epea astebetez luzatu da, eta, beraz, interesdunek urriaren 16ra arte izango dute aukera eskabideak aurkezteko.
Bi modutara eman daiteke izena doako programa horretan: online, enplegu anezken webgunearen bidez (https://lanzaderasdeempleo.es), edo aurrez aurre jarduera egingo den lekuetan, hau da, Gasteizko udalaren lokaletan (Ignacio Ellacuria Udal Ikastegia) eta Laudioko Arza eraikinean. Programan izena eman dezakete 18 eta 60 urte arteko langabetu guztiek.
Modu horretan, Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria Fundazioak berriz ere editatuko dute elkarren arteko lankidetza, programa honek aurreko hiru edizioetan lorturiko emaitzen ondoren. Lana aktiboki bilatzeko talde hauetan 200 arabarrek baino gehiagok parte hartu dute, 2016tik, eta haietatik ia % 60k besteren konturako lanpostu bat aurkitu dute, euren negozioa martxan jarri dute edo profesionaltasun ziurtagiriak egin dituzte lan praktika eta guzti.
Gasteizko anezkak (2) eta Laudiokoa urriaren amaieran jarriko dira abian. 60 plaza izango dituzte guztira, 18 eta 60 urte bitarteko emakume eta gizon langabetuentzat, edozein dela ere haien prestakuntza maila edo lan sektorea, eta lan eskarmentua izan edo ez. Horrekin lortu nahi dena da talde askotarikoa eta heterogeneoa taxutzea, hango kideek jakintzak eta esperientziak elkar truka ditzaten eta parte har dezaten lan merkatuan sartzeko.
Parte hartzaileak astean hiru aldiz bilduko dira bost hilabetez, Gasteizko eta Laudioko udalek lagatako lokaletan, eta teknikari baten laguntzarekin hainbat jarduera egingo dituzte haien lan bilaketa optimizatzeko: autoezagutzako eta adimen emozionaleko lantegiak, komunikazio dinamikak, curriculum vitae-a eguneratzea eta lan elkarrizketen simulazioa.
Gainera, komunikazioko eta marka pertsonaleko teknika berriak ikasiko dituzte, enplegagarritasun mapa bat taxutuko dute, enpresetara bisitak egingo dituzte eta bilerak egingo dituzte giza baliabideetako arduradunekin.
Izena emateko epea Programan doan eta borondatez parte hartu nahi duten pertsonek urriaren 16ra arte eman dezakete izena anezken webgunean (https://lanzaderasdeempleo.es/formulario-de-inscripcion), edo aurrez aurre, eta izena emateko formularioa eskatu, bete eta aurkeztu beharko dute Gasteizen eta Laudion gaitu diren bulegoetan.
GASTEIZ: Ignacio Ellacuria Udal Ikastegia (Castro Urdiales kalea, 12). Telefonoa: 945 161 860. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
LAUDIO: Laudioko Udaleko Tokiko Garapen Agentzia. ARZA eraikina (Hirugurutzeta kalea). Telefonoa: 944 034 980 / 944 034 985. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.