Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onetsi ditu jaiotzen diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak, PFEZ aldatzen duen 1/2019 Foru Arauaren ondorioz. Oinarrien arabera, kontuan hartuko dira familia unitateak 2018ko ekitaldian jasotako diru sarrera gordinak, eta lagungarriak izango dira joan den urtarrilaren 1etik deialdiak zehazten duen egunera arte (oraindik argitaratu gabe dago) jaiotakoak.
Izan ere, familia unitateak 40.000 euro baino gutxiagoko diru sarrera gordinak baditu, 1.000 euroko laguntzarako eskubidea izango du; 40.000 eta 75.000 euro bitarteko diru sarrerak dituzten familia unitateek 500 euro jaiotza bakoitzeko; eta 75.000 euro edo gehiagoko diru sarrerak dituzten familia unitateek 250 euroko laguntza jaso ahalko dute.
Dena dela, foru aldundiko gobernuak diru-laguntza horiek arautzen dituen araua baliogabetzearen alde egin du. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua deialdia argitaratzen denean jakinaraziko dira; jaiotzek lagungarriak izateari noiz utziko dioten ere jasoko da deialdi horretan.