Araban, zergabilketaren bidez 2.450 milioi euro bildu ziren iaz, ia %2 gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2020ko urt. 23a, 07:00

Ogasunaren Gasteizko egoitza. / Arabako Foru Aldundia

Foru Ogasunak 46,2 milioi euro gehiago bildu zituen 2018an baino, eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan urrian egindako azken aurreikuspenak ere gainditu zituen.

Arabako Foru Ogasunaren dirubilketak 2.450,3 milioi euro bildu ditu 2019an, aurreko urtean baino  %1,92 (46,2  milioi) gehiago.

Hain  zuzen, urrian, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluarenazken bileran aurreikusi baino 13,8 milioi euro gehiago bildu dira.

Tributu bakoitzari erreparatuz gero, nabarmentzekoa da PFEZaren portaera ona; amatasun eta aitatasun prestazioen itzulketen eragin ekonomiko handia arintzea lortu du.

Hala, Arabako Foru Ogasunak guztira 20milioi itzuli dituen arren kontzeptu horrengatik, PFEZaren bilakaerak saldo positiboa izan du (+ % 0,40), batez ere enplegua eta soldatak hobetzeari esker. Zehazkiago, lan pertsonalaren atxikipenak %4,52 igo dira aurreko urtearekin alderatuta, 845,8 milioi  euro bildu baitira.

Are bilakaera hobea dute profesionalen eta enpresen ordainketa zatikatuek, hau da, autonomoek  egindako ordainketek, % 6,7ko hazkundea izan baita (30,4 milioi euro, guztira). Sozietateen  gaineko zergari dagokionez (enpresen irabaziak zergapetzen ditu), kanpaina positiboa izan da:  %5,26 hazi da eta 181,5 milioi euro bildu dira guztira.

Zeharkako zergak
Zeharkako zergei dagokienez, hazkunde osoa %4koa izan da, hau da, 2018an baino 39 milioi gehiago. Epigrafe honetan, nabarmentzekoa da BEZaren eta ondare eskualdaketen portaera  ona; kontsumoak eta lurraldeko jarduera ekonomikoak hobera egin dutela erakusten dute bi adierazle horiek.

Zehazki, 676,4milioi euro bildu dira BEZa dela eta (aurreko urtean baino %1,35gehiago). Ondare eskualdaketei dagokienez,  hobekuntza nabarmena izan da: % 10,25 hazi da, eta higiezinen salerosketako eragiketen hazkundea erakusten du horrek. Azken  finean, dirubilketari buruzko datuen arabera, Arabako ekonomiak osasun ona du, inguruan ziurgabetasun sintomak izan arren, hala nola Brexita edo nazioarteko merkatuko mugak eta muga zergak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide