Arabako dirubilketak aurreikuspenak gainditu eta ia %2 hazi da

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2020ko ots. 17a, 07:00

Ramiro Gonzalez, prentsaurrekoan. / Arabako Foru Aldundia

Enplegua eta soldatak hobetzea eta sozietateen gaineko zerga bide onetik joatea dira, besteak beste, zergabilketak zifra historikoak lortu izanaren arrazoiak; izan ere, 2018an baino 46,2 milioi euro gehiago bildu da “Arabako ekonomia osasuntsu dago, baina ez dugu prudentziaren eta kudeaketa onaren bidetik atera behar”, azaldu du Ramiro González Arabako diputatu nagusiak.

Arabako zergabilketa % 1,9 hazi zen 2019an, eta urrian egindako aurreikuspenak ere gainditu zituen. Zehazki, berriro lortu dira zifra historikoak, guztira, 2.450,3 milioi euro, eta 46,2 milioi euro gehiago 2018ko zergabilketaren aldean. Atzo goizean izandako Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren datu handiak dira, gaur Ramiro González diputatu nagusiak Arabako Batzar Nagusietan aurkeztu dituenak.

“Arabako ekonomia osasuntsu dago”, azaldu du Arabako diputatu nagusiak, eta argi eta garbi utzi du prudentziaren eta kudeaketa onaren bideari eutsi behar zaiola. “Pozik egon behar dugu emaitza horiekin; are gehiago, zaila izan zitekeen urte batean, nazioarte mailan ziurgabetasuna baitago Brexita edo muga-zergak direla eta”, erantsi du Gonzálezek.

Enplegua eta soldatak hobetzea eta sozietateen gaineko zerga bide onetik joatea dira, besteak beste, Arabako zergabilketak bilakaera positiboa izatearen arrazoiak. Zehazki, nabarmentzekoa da PFEZa bide onetik joan dela eta amatasunen itzulketen eragin ekonomiko handia arintzea lortu duela, zenbaki positiboak emanez.

Ildo horretan, azpimarratu behar da lan pertsonalaren atxikipenak % 4,5 hazi direla aurreko urtearekin alderatuta, ia 846 milioi euro bildu baitira. Are hazkunde hobea dute profesionalen eta enpresen ordainketa zatikatuek (autonomoek egindako ordainketek), % 6,7ko hazkundea izan baitute.

Sozietateen gaineko zerga, gero eta garrantzitsuagoa
Sozietateen gaineko zergaren kasuan ere zifrak positiboak dira, % 5,26ko hazkundea izan baitu kuota diferentzial gordinean eta 181,5 milioi euroko zergabilketa, guztira. Zerga horren pisu erlatiboa gero eta handiagoa dela azpimarratu behar da. Ondorioz, 2016an Arabako zergabilketa propioaren % 8,2 izan bazen, 2019an % 9,7ra heldu zen.

Aldundiak berak kudeatzekoa den BEZaren ondoriozko zergabilketari dagokionez, % 2,34 hazi da. Datu horiek erakusten dute kontsumoak eta ekonomiak osasun ona dutela Araban.

Aurten, lehenengoz, aparteko funts bat aktibatu da, lurralde guztietan nahikoa finantzaketa egongo dela bermatzen duena. “Nahitaezko tresna zela erakusten da, etorkizunerako egonkortasuna ematen baitigu tresna horrek”, azaldu du Ramiro Gonzálezek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide