Bidaiari gehien ibiltzen diren lineetan eta ordutegietan zerbitzua indartuko du astelehenetik aurrera Alavabusek

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2020ko mai. 17a, 06:00

Bidaiari kopuruaren pixkanakako handitzea dela eta hartuko du neurria. Ordutegi guztiak araba.eus/alavabus webgunean izango dira eskuragarri.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak Alavabusen eskaintza indartuko du astelehenetik aurrera (maiatzaren 18tik), bidaiari gehien ibiltzen diren lineetan eta ordutegietan bidaia gehiago eskainiz. Neurri horren helburua da arabarren mugikortasun beharrak asetzea eta bidaiarien arteko segurtasun tarteak gordetzen direla bermatzea.

Bidaia gehiago eskaintzearen beste helburuetako bat da zerbitzua prestatzen joatea; izan ere, maiatzaren 25etik aurrera zenbait irakaskuntza ziklotako ikasleak eskoletara itzultzen badira, beharra handiagoa izan daiteke.

Alavabusen hiriarteko errepide bidezko foru garraioko lineetan bidaiarikopurua pixkanaka handitzen joan da apirilaren erdialdetik; alegia, ekoizpen jarduera eta ekonomikoa poliki-poliki berriz ere abian jartzen hasi zenetik.

Hazkunde hori, motela baina etengabea izan da, eta ondorioz, azken hiru asteetanbidaiari kopurua hirukoiztu egin da, eta egun, batez beste 500 bidaiarik erabiltzen dute zerbitzua.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak egunero aztertzen du bidaiari kopurua, bere zerbitzuen eskaintza arabarren mugikortasun beharretara egokitzeko eta ezarritako segurtasun neurriak zorrotz betetzen direla bermatzeko: eserlekuen % 50, bidaiarien arteko segurtasun tartea gorde ahal izateko; BAT txartelaren bidez ordaintzea; desinfekzioa/aireztatzea areagotzea etab.

Etengabeko ebaluazio lan hori dela eta, apirilaren 22an zerbitzua ohiko eskaintzaren % 30 izatetik % 50 izatera pasa zen.

Orain, bidaiari kopurua handitzen ari dela ikusita, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak eskaintza indartuko du astelehenetik aurrera, bidaiari gehien ibiltzen diren lineetan eta ordutegietan bidaia gehiago eskainiz. Horrek eragina izango du, batez ere, 5. linean (Gasteiz/Dulantzi/Araia), 9. linean (Gasteiz/Logroño), 15. linean (Gasteiz/Amurrio/Laudio) eta 18. linean(Gasteiz/Durango).

Ordutegi guztiak araba.eus/alavabus webgunean izango dira eskuragarri. Amaitzeko, Alavabus lineetako bidaiariek gogoan izan behar dute derrigorrezkoa dela maskarak erabiltzea, bidaiarien segurtasuna areagotzeko.

Horrez gain, Garraioaren, Mugikortasunaren eta Hiri Agendaren Ministerioaren TMA/400/2020 Agindua aplikatuz, etxebizitza berean bizi diren pertsonek ondoz ondoko eserlekuetan bidaiatu ahal izango dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide